« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
'R' arrazarena / Mark Twain / Susa, 1989
R arrazarena Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
Ez ziguten porro makala sartu, ez, Mark Twain hau gazteentzako “mentura” liburuak egiten zituen idazlea izan zela sinestarazi gura izan digutenek. Urteetan egon gara iritzi horren zuzentasunaz sinestuta. Azkenean, eta Egin-en bertan besteren batek ere aipatua izan ondoren, berton dago Twain “politikoa”, hitz horren ordekotzat beste asko ere erabil daitezkeelarik, halaxe gura izanez gero: kritikoa, antirrazista, zirikatzailea… Mark Twain-ek ironia ere arrakastaz landu zuela, aspaldi jakin nuen, literatura gorabeheretan “aditua” zen irakasle hari esker. Irakurri, horregatio, ez dut orain arte egin, Mitxel Sarasketak egoki itzuli duen bertsioan irakurri ere. Mark Twain-en artikuloon ezaugarri nagusiak dira, besteak beste, egunkarietan argitaratuak izateak —laburrak, beraz—, zorrotzak, gupidagabeak, arraza zuriaren nagusigoa “Jainkoarengandik zuzenean” etorritako dohaina delakoaren aurkakoak (Francisco Franco, por la gracia de Dios?) eta misiolarien egurtzaileak ere. Itxaron dezagun falta diren beste “R” biak ere —Religioa eta Reboluzioa— itzulita eta argitaraturik ikustea.
Itzulpena aipatu dudanez, diodan, bada, apur bat gogortxu egin zaidala zenbaitetan, horrela zergatik izan den zehatz ez dakidala. Itzultzaileak, Sarasketak, ez du bere lehen lana hau eta ez dut azkena izango denik ere uste.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez