« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
Urkamendira bideko erreportaia / Julius Fuçik / Txalaparta, 1988
Urkamendirako bidea Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
Liburu honetan kontatzen direnak gertatuak dira. Julius Fu?ik berak idatziak. Julius Fu?ik ekintzaile komunista naziek atxilotua da, 1943ko udaberrian. Halaxe diosku, bada, Pankrac-ko Gestaporen gartzelan idatzitakoa dela liburua. Tituluak berak adierazten digunez —eta Julius Fu?ik berak era argi eta garbi zeukanarekin bat—, hil egin zuten azkenean egilea. Hala bada, zer dela eta, halako egoeran, ezer idaztea? Lekukotasuna utzi gura du atxilotuak, inoiz atxilotuak izan garen guztiok utzi gura izan ohi dugun bezalaxe; marraren bat horman, biraoak, izen hutsa, edozer marraztu dugu ziegako horma zikinean. Agit-prop arloan ihardun zuen Julius Fu?ik kazetariak, aldiz, paperetan idatzi zuen, horman barik. Paperok kalera zelan irten ziren, oraindiokarren euskaldunok lar ondo ezagutzen dugun ariketa eginez atera ziren, atera ere.
Hitzaurrean Antton Azkargortak dioenarekin bat etorrita neu ere, esan, duela berrogeitamar urte idatzia egon arren, ez duela gaurkotasunik galdu lan honek. “Testu periodistikoa dugu —dio Azkargonak—, bai horixe, erreportaia, noski, baina baita testua bera gainditzen duena dugu, prozesu subjetiboaren kontradizioz josirik. Eta hau da erreibindikatzen dugun kazetaritza. Beste kazetaritza, militantea; inoiz ere ez, ordea, Berberaren mila barianteak eskaintzen digun kazetaritza, hautestontzien orainaldia-geldoaren adierazpide zehatza dena”.
Itzultzaileak duintasunez bete du bere zeregina, zenbait pasarte ilun gelditzen badira ere. Ez dakit noren errua ote den, egilearena, testuarena ala itzultzailearena, ez baitut beste argitalpenik ezagutzen.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi