kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Besteen odola / Simone de Beauvoir (Oier Alonso Etxebarria) / Ibaizabal, 2001

Konpromezurako bidea Javier Rojo / El Correo, 2001-12-12

Harrigarria da batzuetan zein azkar geratu diren zokoratuta garai batean belaunaldi baten mitotzat har zitezkeen idazleak. Hain aspaldi ez dela euskal literaturaren ardatz izan litezkeen gaiak eta ideak berriro gogoratzeko aukera ematen digu Simone de Beauvoiren “Besteen odola” izeneko nobela honek. Eta ziur nago, gure gizarteak erakusten duen mitofagiarako joera kontuan hartuta, irakurle batek baino gehiagok halako nostalgia lotsatia sentituko duela irakurtzean. Izan ere, Euskal Herrian balaunaldi oso batek azken ondorioetaraino sinestu zuen liburu honek aurkezten dituen jarreretan. Gaur egun, nobela interesgarri bat baino ez dela ikus dezakegu. Bertan kontatzen zaigu Jean Blomart izeneko pertsonaiaren bilakaera 30ko hamarkadan eta naziek Frantzia okupatu zuten garaian. Erresistentziako ezkertiar borrokalaria izan arte eramango duen bilakaera honen ondoan, amodiozko istorio bat ere aurki dezakegu, protagonistak tragediaz eta itxaropenez zipriztindutako maitasunezko istorio batean lotuta ikusiko baitu bere burua. Orain, ziur aski, ezkertiar porrokatuenei baizik ez zaie onargarria irudituko nobelaren planteamendu ideologikoa. Beste irakurle batzuek denboraren iragateak sortzen duen nostalgia pairatuko dute.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak