kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Bilbao lerrorik lerro / Askoren artean / Bilboko Udala, 2001

Denak batera Igor Estankona / Deia, 2001-12-14

Momentu honetan idazten ari diren Bilboko poeta euskaldunen antologia bat atontzerako orduan, perfil hori betetzen duen jendea aurkitzeko zailtasunarekin egingo du topo, halabeharrez, edozeinek. Liburu honen arduradun izan den Andolin Eguzkitzak Bizkaiko hiriburuarekin lotura profesional zein praktikoa duten poetak biltzea erabaki zuenean hiri bat baino gehiago bilgune bat den Bilboren argazki hobe bati zabaldu zizkion ateak. Baldintza bakarra: lanen bat argitaratuta izatea.

Bilboko poesiaren lagin duin bat nahiko lukeen irakurlearentzat liburu polita da, Bilboko Poesia Astearen barruan aurkezpen gisara egindako errezitaldian poetek eurek egiaztatu ahal izan zuten legez. Ahots eta estilo ezberdinak biltzen dituen liburua da, nola ez, ez baitago eskola bati, belaunaldi bati —euskal literaturan halakorik inoiz egon bada— edo estilo bati kontsagratua. Adin eta gustu anitzak biltzen dituen liburukia izakeran trinkotasunik ezin zaio eskatu, baina beste abantaila batzuk eskaintzen ditu. Bilboztarrek zein ingurukoek egiten dutena era erraz eta txukunean ezagutzeko modua da, sakonegia ez den irakurketa tartekatua ahalbideratzen du eta idazleen “fitxa” antzeko bat —ideia bat— lor daiteke, Andolin Eguzkitzak berak moldatutako biografia laburren bitartez.

Iñaki Irazu Garmendiaren poesia labur eta zuzena edo Koldo J. Garairen ariketa hiperluzea, Juanra Madariagaren zehaztasuna edo Edorta Jimenezen berezko indarra, guztiak mazedonia berean irakurtzea ez da ariketa txarra. Badaude antologiak gorroto dituztenak, musikan abesti bildumek eman ohi duten ikuspegi partzial eta gezurrezko berbera ematen dutelakoan, eta arrazoirik ez zaie falta. Baina egia da, baita, idazleen artean zein irakurleen artean hain arriskutsua den inkomunikazioa apurtzen laguntzen duela liburu berean gauza ezberdinak aurkitzeak. Beste arazo bat da gero liburudendetan ondo banatuko den edo ez. Horretan erakunde publikoek atera ohi dituzten edizioek fama txarra baino txarragoa dute kasu askotan ondo merezitakoa, gainera. Hala ere helburua beteta dagoela esan daiteke. Poetek elkar ezagutu dute liburu honen bitartez. Irakurleak ere bere aurkikuntza txikiak egin ditzake orain, Bilborekin zelango edo halango zerikusia duten poema hauekin.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak