kritiken hemeroteka

8.535 kritika

« | »

Jesus Aurtxoaren lenengo itzaldia / Aita Galdos / Zarautz, 1952

Jesus aurtxoaren lenengo itzaldia Ibinagabeitia'tar Andima'k / Euzko Gogoa, 1952-09

Zortzi kantutan berezitako poematxo bat duzute. Liburuño tipia, bainan apaina. Ez ditu berrogei orrialde. Ahapaldiak ere bertsu motxetan egiñak, eun eta amaika baizik ez dira. Gabonkari polita benetan. Aita Galdos’ek, lenago ere, euskal liburuak argitara zituen, geienak bir-aldaketak, bat bere-berea “Dabi’ren Abestiak” deritzaiona, ots, Dabid’en eresi edo salmoak euskeratuta.

Ezin diteke ukatu Aita Galdos’ek bere-bere duen idazkera daukanik, eta beretasun ori oraingo poemaxka ontan ere erakusten digu. Gaitzat, Yesu aurtxoak bere ao xeru artatik ixuri zituen aurreneko itzak nai lituke. Ebangelioak ez dizkigu ordea, itzok eman, bainan Galdos Olerkariak lan aundi gabe asmatu ditu zeintzu zitezkean: aitatxo Josetxo, eta amatxo Mirentxo. Beaz beste aurtxoenak bezelakoxeak, aita ta ama alegia. Ez geiago ez gutiago. Bainan Galdos Idazteunetan yakintsua izaki, zein izkeran eman zituen ere esaten digu: aram-keraz, ua bai zan garai artako Palaistina’ko izkera.

Galdos’en poematxo au ezin gentzake, iñola ere, Verdaguer’en eretzean yarri. Ez du aren mistiku-arnasik. Alare ba’du xarmantasunik. Ba’du berebiziko zertxobait, geienetan bertsuak lazo-xamarrak izan arren. Nere ustez “Jesus Aurtxoaren Lenengo Itzaldia” ren egilleak, ez du urbiletik yarraitu ogei urteo geroztik euskal olarkariek egin duten lana, are gutxiago zazpi urte auetan euskeraz idatzi duten olarkari garaiena, ots, Orixe, Iratzeder, Mirande, Mitxelena, Zaitegi, Erkiaga eta beste olerkariena, egundaino izan ditugun olerkari yayoenak. Bainan askok, berak dakitena geiegi ere dala uste dute, eta liburuxka onen egilleari ere onelako zerbait gertatu zaio. “Egun ezin gentzake ontzat artu Gardos’ek idatzi dituen neurtitzetatik geienak. Bere euskera ez da egungo olerkariena, eta ez dakit iñoizkoena izan danik ere. Neri beintzat oso aul eta uts agertzen zait Galdos’en olerkera. Alare ezin ukatu beretasun bere-berea duanik, atsegin zaion bezala mintzake.

Ahapaldi aipagarri batzu ba’ditu, orratio, eta ezin ditzake aipatu gabe utzi. Laugarren abestaldia, ene uste kaxkarrean, zortzietatik ederrena eta sentituena ere duzute. Onatx, irakurle, bertsu zenbait:

U. Amatxo maitea,

laztantxo bat neri.

A. Ez bat; nai dituzun

beste laztan, zuri.

U. Ama niaite zaiuit…

zeinbat, esan ezin…

A. Neurtu dezagun ba

gean laztanekin…

Bata bestearen

biotzaren jabe,

laztan baten daude

ezer esan gabe…

Alakoren baten

amak semeari

NIK EGUNEN BATEN

JAN EINGO ZAITUT ZU…

Orra Galdos’ek bertsurik ederrenak, eta bertsu ok, bi azken aipatuak ain zuzen, poematxoaren guna ta zergatia dituzute: “NIK EGUNEN BATEN / Jan eingo zaitut zu“. Euskaristiaren ustegabeko iragarketa, eta urrengo’kantatxo guzien muina.

Liburuxka polita, bainan liburuxka. Zer aundiagorik egungo al dute Galdos eta bere Lagundikoek ain baztertuta daukaten euskera maitearen onerako. Artean eskerrik bizkorrenak eman nai dizkiogu eibartar jatorrari euskeraren onez burua altxatu duelako.

Paris’en, […]-I-53.

Azken kritikak

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Pleibak
Miren Amuriza

Mikel Asurmendi

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Artxiboa

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

Hedabideak