« Herri mina | Izeko aberatsa-Irulearen negarra »
Olerki berrizte / Emeterio Arrese / Itxaropena, 1952
Olerki berritze Andima / Euzko Gogoa, 1952-07
“Larraulen deus onik bai ote?” Galdetu oi zuten aintxinago, lurralde artatik gauz onik atera ezin zitekelakoan. Nik ere aspaldi orren antzeko galdera egiten diot nere buruari: “Euskalerrian deus onik bai ote?” Eta oraingoan bai borobilenez erantzun bear izan diot nere galderari. Bai adiskideak, ez bakarrik zer onik, baita bikainik ere.
Adiskide mami batek Donostia’tik biali dit “Olerki berrizte” deritzaion poesi liburu be […] zaarrenaren uzta gazteena, poesi-lili yoriz ernari. Larogei ta iru urte bete ondoren Arrese’tar Emeteri Olerkari garaiak eskeintzen digun olerki-sorta, atxon ta urringoxoz gantzutua.
“Olerki berritze” dio liburu-izenak. “Adiskide zenbaitek eraginda -dio olerkariak- olerki zaarretatik berezitako mordoxka bat” argitara dut. “Alperkerizko lastai bigunean etzinda” egoteko garaian ba’dago ere gure olerkari aundiak ez du oraindik “lastai bigun” ortan goxo egin nai izan. Lanean ari da, zintzoki alajaña, euskal lorategia bere esku dirdaritsuz zaindu ta arthatzen. Ez da ez zartzaro alperra gure olerkariarena, are gutxigo elkorra. Ai litza ain emankor gazte aunitzen bizitzaldia. Beste txoriño batek txinta joko liguke baiki!
Nork ez du gure artean Arrese ezagutzen? Antxiñatik aren olerkiak atsegin-eztitan irakurtzen. Gazterik olerkari apainak darion argi xotilak beretu gindun, eta nere biotzak zirrara osasungarrienak nabari oi zituen aren neurtitz ozenak darion poesi goitarra urrupatzean.
Doai bat bereziki bulartzen zitzaidan aren poemak barna: izadia bete-betean kolore goxoenez inguraturik. Gaur ere izadiaren olerkari dala esango nuke Arrese. Ez ordea izadi soil ta legorrarena, bere gogo-giro, arduraz, sendimenduz oretutako izadia damakigun olarkariarena baizik. Bere biotzondoaren ukitura bizitz ta arnasaz yazten dakian poeta garaiarena. Ez da ez auxe beti ere eginkizun, eta poeta guzien esku ez dagoelako ainbeste ta ainbeste olerkari antzu ta aspergarri gertatzen zaizkigu.
Natura ta naturazko oro norbere gogo-giroz ernearazten dakian olerkaria olerkari gallena noski. Eta ortan maizu andi ageri zaigu Arrese’tar Emeteri. Bere barnean kantari nabaitzen duen arima bertsularia izadi yantzipean xotil aski gatzaturik damakigu:
“Ene  txoriño  maitea,
orren  ixilik  zer  dezu?,
zer  naigabe  latz  illunak
ikaraz  ipiñi  zaitu?…
Txindor  gaxoa!,  ez  beintzat
zure  kabitik  urrundu,
zapelatz  gaiztoen  poza
ori  egingo  bazendu.
Zaude,  maite,  zaude  bertan,
ez  izan  toki  aldakor,
nere  zartzaroan  ez  det
zu  beste  lagunik  iñor.
Berriro  jardun  zaite,  ba,
len  bezin  alai  t’adikor,
yoranez  abesten  asi,
Gogotxindor,  Gogotxindor!”
Gogotxindor ori ezin zitekean ixildu. Kantari yarraitu du urteak zear, ekaitzaldi beltzenak barra, eta izadiarekin bat egiña, txindor ori olerkaria bera baita. Aipatu dudan natura beti erre pizkor, poesi indarrez ernerazia, aurki dagoela Arrese’ren olerkietan ikurteko irakur itzatzute urrengo poema zoragarriak: “Txantxangorri”, “Nere basetxean”, “Artzaiaren abestia” eta “Lore-jai” batez erre. Ementxen xomorro apalenak erre poesi pitxi istatsu biurtzen dira olerkariaren arnaz ta antze berora:
“Nere  gelako  leyatillan  gaur
argi-jai  dute  liliak
ta  jai  eder  au  osatzearren
txuriz  ta  gorriz  jantziak
irabioka  or  dabiltz
beste  ega-lili  dantxariak.
Lili-gañean  erle  bat  orain
ego  txabalez  jarririk  eta  abar…”
“Ego aize”, “Basatiaren oiua” “Gau eder” “Uzturre”, esandakoaren beste ainbeste agerkari dituzute.
Lur au begi argiz ikusten du gure olerkariak eta lur ontan, ortzi urdin ta itxas apartsuz inguratutako lur ontan, bere jauregia dauka oraingoa eta gerokoa ere. Maragal’eri beste ainbeste gertatzen zitzaion, eta ala ageri du “L’Oda al infinit” deritzan olerki giartsu artan. Olerkari au ere ludiaren edertasunak txundituta zeukan, ementxe egin gogo luke bere yauregi yatorra eta betikorra, urdin ta legorrraren bitartean. Arrese’k ere naikari berbera ageri du bere olerkietan, eta gogo luken bezin argi adirazten ez ba’digu ere, irakurle ikasiak laister atzeman dezake aren gogo barneko kardaba. Ez dut esango panteista danik, bai ordea munduaren, izadiaren ederrak menperatu olerkaria: antxen du bizi toki, antxen amets-kabi. Gorago? Galde-atz (interrogante) nabari bat islatzen da Arrese’ren olerkien gainean. Nere esaeraren sendogarri orra or liburu ontako olerkietatik bikañenetako bat: Zer nai nuken:
“Mendi-mendian  etxe  koxkor  bat,
lizar  batzuek  aurrean,
baratze  txiki  bat  inguruko
xakonik  babesenean.
Bertan  iturri  gerezi-ondo
zardai  baten  gerizpean,
eta  basauntzen  edantokia
aitzalde-txulo  batean.
Ixil  osoa…  Iñoren,  zantzo
t’aztarnik  ez  beiñ-ere  an;
ametsak  lagun,  amets  egin  bai
amets  mendi  magalean.
Ori  nai  nuke,  geiago  ezer  ez
bizi  naizen  bitartean.
Gero…  ezurrak  arri  biurtu
Uzturre-mendi  gañean
ta  “ni”  naizen  au  betiro
bizi  goiko  zabal  urdiñean.”
Goiko zabal urdiña beste bein ere ageri da poema-bilduma ontan “Laister Igana” olerkian adiskide baten eriotz egunean egindakoa:
“Ibar  ontatik,  maite  ori
amaigabera  joan  aiz.  Goiko
urdiña  nunbait  ire  Aberri!”
Goiko urdin ori zer dugu? Sinistedunen zerua? Agian bai. Bainan gure olerkari yatorrak beste zeru bat adirazo nai lukela nik uste “goi urdin” orrekin.
Yakiña da, olerkariak bere barneko auziak ere azalerra bear dituala gogo-giro betea irakurlearen baitara aldatzeko. Gaurko olerkariek aidorki nabarmentzen ditute barne-muinak urra oi dizkien auzi latzak, gureak aldiz, argi ta apalki, gogoz irakurriko lukenak atzemateko eran.
Arrese’k poesi-indar berbizikoa txertatu dio gure euskerari. Ortan gutxi izan dira gure artean ain lan ederra egin duenik. Aren eskuetan poesi-tresna egin-egiña duzute gure izkera: apain, egoki ta neurrikoa; pin eta zailua.
Labur esan, benetan zoragarriak agure olerkariaren poesiak. Ziria ta zirtoa ere antxen ageri dituzu, beti ere apain eta atsegin ordea. Irakur ezazu “Katalin” pertsu sailla, ta or ikusiko duzu.
Luzaro iraungo al du Arrese maiteak gure olerki arloan. Larogeita iru urte, urte zama ederra. Bainan gure olerkaria bizkorraldi berri batek yo digu:
“Bizkorraldia…!  Bat  batez  orain
urrats  arin,  gogo  txosper,
ain  txingar  sortu  zaidan  kemenak
zut  zutik  narabil,  gallen.”
Orixe ageri du egun eman digun liburuak ere. Euskaldun guziak eros ezazute liburutxo ori, etzaizute damutuko, ez noski “pixkanaka, txolartietan, begaldi bat emateko”. Orra olerkari agurgarriari atseginen izango zaiona.
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"[z-247]
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro
Espainolak eta euskaldunak
Joxe Azurmendi
Mikel Asurmendi
Lakioa
Josu Goikoetxea
Irati Majuelo
Poesia guztia
Safo
Aritz Galarraga
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Maddi Galdos Areta
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Hasier Rekondo
Akabo
Laura Mintegi
Jon Jimenez