kritiken hemeroteka

8.766 kritika

« | »

Herri mina / Aita Lertxundiren musika, Iratzederren olerkiak / Belok, 1952

Herri mina Ibinagabeitia'tar Andima / Euzko Gogoa, 1952-03

Dilin, dalan, Belok’en Ezkila! Dilin-dalan, atertu ezina! Yainkozko durundia, euskarazko durundia, Euskalherri osoan zabaltzen. Beneditano suharrak argi ikusi bait dute Euskalerriaren gogoa zerututako ba’dute, euskera beste ezer baino obekiago gorde behar dala, hau baita gure erriaren arima bizia. Eta Belok’eko Ezkila euskal oyartzuna, eten-gabe barreiatzen ari da. Kanpai eder onek, ez daki beste izkerarik gure erriarena baizik, eta bere ots-eztiak euskera garbi ta argiz oretuak dituzute. Zazpi ezkila-ots-aldi argitara ditute, zazpigarrena egun eskuetaratu zait, “herri-minez, orhoit-minez, itzul-minez, eskual-min” guziez bere orrialde txukunak pil-pil. Eta egoki bezin zinki “Herri mina” du izena liburuño polit onek.

Kanta ta bertsu bilduma, bi Beneditano euskaltzale kartsuek antolatua: musika Lertxundi Aitak, pertsuak Iratzeder Aitak. Orra bi euskal-gogo Yainkoaren sakonenean pulunpatuak.

“Herri minak” ba dizu gauz berririk, irakurle. Kanta edo musika guziak Aita Lertxundik bere euskal biotzeko labetik ateriak dituzu. Alare ba’dizute euskal-giro, badizute euskal-arima. Edonork usteko luke gure mendaitzetan beti ere kantari dabiltzan artzai eta mendi-mutillen artean mendez-mende ibiliak dirala. “Eskual lurreko” edo “Mendi gañetan” entzutearekin idurituko zaiku, jadanik adituak ditugula, hain dira eskual-bihotzetik ateraiak” dio itzaurrean Iratzeder’ek. “Herri minez” edo “Mortuan barna” aldiz, izigarri herriz-kanpokoak idurituko zaizkizu. Bainan zoin diren itzulminez mintza, bainan zoin diren bere gisan euskaldun!

Alaxen da izan ere. Kanpo-giroz bere melodiak gantzutu nai dituanean ere Aita Lertxundi’k ezin dio bere euskal-gogoari ukorik egin. “Ohakoan lo”, “Astoaren lo-kanta” eta “Tralari eta” kanta bakanak noski, bainan gorago esana sendotu besterik ez dute egiten.

Atsegin artuko dute euskaldunek “Zenbat Gazteri” ta “Euskal Lurreko” deritzaien kantak entzungo ba’litute. Biak Aita Donostiak armonizatuak datoz musiku aipagarri onen artezi ta antzez yantziak. Ez dago aren armonizazioan arrunt eta exkas den ezertxo ere, an dana duzu berri, dana atsegin, dana ezti-min. Ezti-min diota, eztia utsa dalarik, ao-zeruari aspergarri gerta oi zaiolako. Eta aita Donostiaren gaurko musika bideak, beti ere armoni berriz ta ernegarriz belarri ta gogoa ere suspertzen dizkigute. Orra gure koru eta kantari taldeetarako kanta berri-berriak eta zoragarriak.

Iratzeder, beti bezela, olerkari garai agertzen zaigu. Dana erri-minez yosia, dana Iainko-minez inguratua. Norbaitek esan dio (Herria’n) beste errialdetako olerki zelaietan ere bere gogoa alha bear lukeala… Ez. dut nik, ene buru kaxkarrean, orlakorik uste, eta ez nioke orlakorik aolkatuko ere Aita Xabier maiteari. Ez, ongi baiño obeki ari zera euskal arrobitik zere irudi eder, zere neurtitz zailu ta apainak ateratzen. Zure gogoetak ez diote, poesiz beintzat, bertae errietakoei zorrik. Egun, ain zuzen, olerkari geienak beren neurtitzetan bakoitzaren erri-kutsua ezarri naiez dabiltza, naizta bulkoz edo gogoetaz mundu zabaleko agertu. Gure-gureak diran irudiz eta itzez mistikaren gallurrak ere atxiki ditu Aita Xabierrek. Beaz norberetasun bete eta berriz apainduak datozkigu aren poematxo eztiak; ez gal arren yabetasun ori, ez bide arrotzik billaka ibili. Yarrai aurrera ere “Euskara” olerkitxoan diozunaren ariora:

“Argi zirrintan ganik bilduko dauzkitzut
Loreak, hitz beroak ta zeru pindarrak,
Nere bihotz pilpiraz josiko baititut”

Bai, aitzina beti ere “zere bihotz pilpiraz“, lore ederrok yosten, euskerak bere barnean dauzkan aberastasunak eta zuk ain egoki kantatzen dituzunak munduari erakusteko:

Eskualdun gaitzen kharra, amaren gochoa,
Itsas, mendi azantzak dauzkatzu, Euskara!
Zu zare arbasoek utzi hats beroa……
Eskuara, Eskuara jalgi hadi kanpora!”

Hats bero ori zaindu ta barreia dezagun Euskalerria barna, irakurle. Eros itzatzu Beneditanoen liburu ederrok, arkituko duzu zere gogo aki tua nun gozatu, nun eradan, euskara goxo ta eztienaren egoetan zere gogo erdi arrotztua berriz ere gure yaki yatorrez asetzeko.

Paris’en 26-VII-52

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak