kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kristoren antz-bidea / Tomas Kempis / Itxaropena, 1954

Kristo’ren antz-bidea E'tar N. / Euzko Gogoa, 1956-11

Kristo’ren Antz-Bidea, “Anai-etxe” argitaldariak apaiz batek euskeratutako liburu apain eta txukuna begien aurrean jarria digu. Euskal-liburuak arlotetxo argitalduak ikusi izan ditugu maiz-xamar. Orregatik pozten gaitu “Anai-etxe” argitaldariak duan arreta onek. Aurrena begietatik sartu bear zaigu idaztia; zenbaitentzat azal polita ta paper piña ikusi ezkero, aiekikoa egiña du liburuak; besterik gabe gogoko zaie. Euskal-idazti berri onek ba-du auxe; jantzi ederra ta itxura dotorea. Ta orrek eztio batere kalterik egingo gure izkuntzari.

Azala alde batera utzita mamira jotzen ba-degu, erdi-bidea artzen saia gaitezen. Gure artean, Izan ere, bi aldetara jotzen digute iritzi-emaleak.

Ba-ditugu euskerazko liburua ikusi ezkero, besterik gabe goraka ta txaloka urtzen zaizkigunak. Idaztiak, onelakoentzat eztu akatsik.

Orregatik beste zenbaitek alderantziko bidea artu dute. Bigarren auek, aurretikoen geiegizko goraka ta loxinkak baztartuaz, idazlearen alderdi txarrak aitortu egin bear dirala, diote. Liburu bakoitzak dituan okerrak beraz, ez dizkigute ezkutatzen; baña ontan ere neurris gorde bearra degu.

Euskera gaxorik degula, ta idazle asko lan ontan asiberri, ezin genezake zorrotzegi jo gure iritzietan. Idazlea geiegi mindu ta gogo-gabetu diteke, ta euskal idazleok ez gera ugariegi, ditugunak lan ontatik atzeratzen asteko.

Egi-tantoa ba-dute, ala ere, zorrotz-zaleak. Ez dala egoki gure gauzetan artabero usaia zabaltzea, sortzen diran euskal-liburuak gorapenez bakarrik artuaz. Idazti bakoitzak bere alderdi onak eta txarrak izan ditzake, ta gure iritziari edenik egozten ezpadiogu, mesede izango du idazleak nola obetu diteken jakitea.

“Kristoren antz-bideak” len ere emanak ditugu euskeraz, eta egoki emanak, gañera. Bidasoz onuzko ta aruzko idazleetan yayoak agertu zaizkigu ontan saiatu diranak.

Baña Lekuona jaunak Egan’en dion bezela:

argitaltze berri batez gañera, euskeraltze berri bat egiten ere, egoki izan litekeala uste izan degu beti...”

Batezere, lan berriak nortasuna agiri ba-du, euskerak ortik mesede izan dezake. Ta au ere Lekuona-rekin aitortu bearra degu: liburuak bere nortasuna dakarrela.

Lengo norbaiten usaia artzen ote-diguun galdetuko baligu iñork, Aita Olabide’rena ba-duala erantzungo genioke. Apaiz batek bere lana artu duanean, Aita Olabide aurrean izan duala uste degu. Arena erriari egosberago jarriaz, noski. Orregatik gure erriak pozik artuko du liburu atsegin au.

Akatsik ez ote-duan galdetzen ba-didazue, berriz; ez dizuet ezetzik esango. Zerbait iluntxo gelditu otezaion; beste zenbat aldiz zeatzago eman ote-zitekean euskeralbena… Baña zeñi etzaio onelakoren bat gertatzen?

Asi zaite zerori lanean, eta ikusiko dezu zenbat oztopo dituan egiteko onek. Ta oztoporik aundiena, gure erriaren jakiñeza ta irakurtzeko euskaldunen moldakaitza. Euskaldun bakoitzak bere erriko euskera besterik eztaki. Bere etxeko itza ezpada, galdu zaizu gure irakurle motela. Ba-ditugu itz jatorrak; eta ala ere, asma-eziñik ibili bear dezu nola esan. Au jartzen badet, angoak edo emengoak ez didate ulertuko. Ari gogortxoa iruditu zaio; onoko oni mordoloa, berriz… Amaika aldiz paper guziak txakurraren zerera bialtzeko gogoa egingo zaizu.

Orregatik gure txaloak ez dizkiogu ukatuko idazti onen egileari; ezta argitalben ontan beren eskua ta laguntza jarri diguten Anai-Etxe ta Itxaropena’ri ere. Guzientzat bijoaz gure poz-agurrak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak