« Bizitza apurrak | Ekologiaren logika »
Zazie metroan / Raymond Queneau (Joxan Elosegi) / Ibaizabal, 1996
Kalakari xarmantak Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1996-11-17
Aurrera doa “Literatura Unibertsala” bilduma, pasa da 50. liburutik, eta hau bezala, batera atera direnetako edozein har nezake aipagai: Jane Austen-en “Harrotasuna eta aurrejuzkuak”, Ana Isabel Moralesek itzulia, Apuleioren “Urrezko astoa”, Igerabide eta Lertxundik euskaratua, Duras-en “Maitalea”, Mikel Garmendiak itzulia… Denak ere titulu bikainak eta maisuki euskaratuak, nik ikusi ditudanak behintzat. “Zazie metroan” komentatzeko eskatu didate ARGIAn eta horretara noa.
Queneau bilatzaile eta berritzaile nekagaitza izan zen bizi osoan. Surrealisten artean ibili zen, Bataille eta Gesteren babesean, eta gero “Oulipo” sonatu hura sortu zuen, esperintentaziorako atelierra. Esperimentalismo hori nabarmena da bere hainbat obratan —“Exercise de style” esaterako, eta baita “Zazie” honetan, honekin egungo arrakasta lortu bazuen ere—. Zer kontatzen du nobelak? Hitz gutxitan: Zazie, 14 bat urteko neskatxa, lehenengoz Parisen, egun eta erdi pasatzen osabarenean, mendearen erdi aldean. Abiapuntu arrunt horretatik, batere arrunta ez den testua eraiki du Queneauk, elkarrizketetan oinarritua; izan ere, etengabe ari dira denak hizketan, eta horren adierazgarri zehatza da nobelako loroaren lelo errepikatua: “Hitz eta pitz ari haiz, hitz eta pitz, besterik ez dakik egiten”. Solasaren teknikak arintasuna ematen dio kontaketari, eta batzuek funtsik ez izatea leporatu dioten arren nik baietz esango nuke, erretratu sozial eta psikologiko bikainak lortzen baitute. Eta umorea, noski, absurduarekin nahasturiko umore berezi eta fin bat orrialde guztietan zehar isuri eta irria loratzen dizuna.
Louis Mallek filme bat egin zuen istorio honekin, nik ikusi ez dudana, baina berba-jario lasa eta oparoak “nouvelle vague”-ko zuzendari miretsi haiek ekarri dizkit gogora: Eric Rohmer, Claude Chabrol, François Truffaut…
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria