« Aihen ahula | Tradizioan murgildutako hizkuntz jolasak »
Gizon argala / Dashiell Hammett (Koro Navarro) / Elkar, 1989
Gizon argala Josu Landa / Argia, 1989-09-17
Itzulpenak saltzeko zailtasunak birregituratze batera eraman bide ditu argitaletxeak. Greene-ren “Hirugarren gizona” nobela bezala kaskarrenetakoa izaki pentsatzeko da filmearekiko erlazioak eman zezakeen salgarritasunagatik izan zela aukeratua. Bestalde, arlo komertzialaren lehentasunak Ipar Amerikako nobelagileetara jotzea gomendatu du antza, batik bat jenero beltzekoen hautua erakarriz. Ukaezinezko kalitatea dute nobelok, baina joera horren atzean dagoen erizpideak sortzen digu susmo txarra. Susmo hori baieztatua gertatzen da liburuaren atzekaldean dagoen eta Hashiell Hammetti nahiz bere obrari batere justiziarik egiten ez dion testua irakurtzen dugunean: “…benetako thriller bat, detektibe-istorioa, honelako liburu batek behar dituen osagai guztiekin: hilketa, desagerketa, susmagarri franko, tipo gogorrak, neska kaskarinak, elkarrizketa bizi ugari eta batez ere, guztia bustitzeko, whisky asko. Zerbiturik duzu misterioa, zu noiz sartuko zain”. Dirudienez, ez dira ausartzen Agatha Christieren nobelak argitaratzera, baina bai Hammett halakotzat aurkeztera.
Gainerantzekoan, “Gizon argala” nobela honek berritasun hauxe dakar Hammetten nobelagintzaren barruan: elkar hizketen nagusitasun erabatekoa. Bere nobelak orohar elkar hizketetan izan ohi dute hari nagusia, baina oraingo honetan ia hori besterik ez dago. Apenas atal bakoitzaren hasieran ageri da elkar hizketa ez den beste zerbait. Alde horretatik, Koro Navarroren itzulpen-saioa azpimarratzekoa da. Sarri aipatu ohi da euskararen tradizio faltak elkar hizketetan erakutsi izan duela zailtasun-isladarik. Itzulpen hau zeharo lagungarri suertatuko da tradizio-falta horren atzean batzutan egoten den gezur txikia azaleratzeko, halaber benetako zailtasunak gainditzen laguntzeko. Ingeleserarik jakin ezean, ezin dugu esan nolako itzulpena den, baina irakurle bezala Navarrok oso elkar hizketa arinak eta borobilak lortu dituela esan ahalko.
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro