kritiken hemeroteka

8.680 kritika

« | »

Alexis edo alferrikako guduari buruzkoa / Marguerite Yourcenar / Elkar, 1988

Alexis Dabid Zuazalde / Argia, 1988-11-06

Badirudi Marguerite Yourcenarrek —munduko puska haundi batean bezala, bestalde— zale ugari duela gure artean. Zergatik diogu hori, hots: Hadrianoren oroitzapenak J.A. Arrietak itzuli eta itxuraz arrakasta izan ostean, egile beraren obra berri bat argitaratu duelako Elkarrek, Maite Gonzalez Esnalek euskaratua honakoan.

Alexis hau Yourcenarren lehenbiziko obretako bat da. Agian misterio bat apurtzen dugu, baina liburuaren kontrazalean aipatzen den “ixiltasunaz eta gehiegikeriaz tratatu izan den gai” hori ez da homosexualitatea baino. Liburu osoan zehar aipatzen ez den hitza, eta egile honek oso gogoko bide duena, ugari baitira bere obretan agertzen diren gizonezko homosexualak (Hadriano bera, esaterako). Epilogoan honetaz, eta Gideren ustezko eraginaz argibideak ematen ditu.

Liburua gutunaren egituraz dago idatzia. Alexisek, utzi berri duen emazteari idazten dio, bere historia osoa, haurtzarotik haustura artekora kontatuz. Estiloa oso berezia da: zehatza, detailista, eta euskarazko emaitza txukuna iruditu zaigu, ona.

Liburuak eragin digun zalantza bat, publikoarena da: norendako egin da? Dialektologia ikerketetan dabiltzanentzat, badirudi ez duela behar hainbateko zehaztasuna, herritar arruntarentzat agian pisuegi gerta liteke. Bi talderentzat apika? Erdibidean daudenentzat? Direnak direla, irakurleak asko izatea opa dizuegu eta liburuari probetxu ona ateratzea.

Azken kritikak

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak