« Alexis | Haizeaz bestaldetik »
Hirugarren gizona / Graham Greene (Iñaki Ibañez) / Elkar, 1988
Hirugarren gizona Dabid Zuazalde / Argia, 1988-11-13
Guk —zuetako askok bezala, ziurrenik— filmea ezagutzen genuen lehendik, Orson Welles gizon puska horren agerpen labur baina distiratsuarekin. Orain berriz, Elkarrekoek liburua euskaraz gozatzeko parada eskaini digute, literatura beltzaren azpisailean kaleratutako honi esker. Eskuharki, “Hirugarren gizona” beste nobela labur batekin argitaratu ohi da, “Idolo eroria” deritzanarekin, hau ere filme baten oinarri izana, baina bakar honekin ere konformatzen gara. Poztu egin gaitu eta.
Graham Greene, 1904ean jaioa, bizirik dirauten idazle britainiar handietarik da seguru asko, eta genero ugari landu badu ere, espioitza eta boterearen gorabeherekin zerikusia dutenak dira ezagunen.
Hauen artean, “Hirugarren gizona” ez da akaso guztizkoena ere luzeagoen aldean, baina bere ezaugarriek biribil bihurtzen dute nobela hau: deskribaketa labur eta funtzionalek, elkarrizketa biziek, flash-back eragingarriek, ondo garatutako argumentuak… Ikusten ahal denez, idazlearen eta dagozkion bereizgarriak guztiak ere. Izan ere, kasu honetan alde txikia dago idazlanaren eta zeluloidearen artean. Gero filmatu eginen zela jakinda idatzi zelako, noski. Horrek dakarrena zera da: gogoeta eta bestelako dibagazioak baztertzea, hitzezko lore-jokoak alde batera uztea. Geratzen dena: narazio sendo-zindoa, ondo kontatua, jakinminez hastetik buru eramaten zaituena.
Argumentua ez dizugu kontatuko (akaso jakingo baldin baduzu ere), baina bai zertxobait giroaz: II. Mundu Gerra bukatu ostean Vienan gertatzen da dena; soldadu ingeles, frantses, amerikar eta sobietarrek kontrolatzen dute hiri birrindu eta txikitua. Elurra ari du, hotza, eta gerra hotzaren aztarnak ere agerian. Batzuek bizimodua nola-hala atera nahi, bestetzuek ahalik eta azkarren aberastu gura. Ezer eranstekotan, ba, obraren antikomunismo hori ez zaigula atseginegi, baina, tira, hainbeste pelikula ikusi eta gero ohiturik gauzkate.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi