kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Basamortuan oasiaren bila / Gotzone Sestorain / Maiatz, 1986

Larre usainez gainezka inkomunikazioaren kontra Iñaki Camino / Argia, 1986-06-01

Gotzone leitzar gaztearen lehen poema liburua dugu hau, lehendik Maiatz aldizkarian baten batzu argitara emana dagoen idazlea hain zuzen. Zenbaki honetan da kargu berarekin egindako entrebista gainera. Bertan kontatzen digu herria uzteak sortu zion txokea, heriotzeak bere poesian duen indarra, lehen poema liburua kaleratzeak ematen dion ilusioa, Baiona aldeko Maiatz argitaletxearekin zergatik hasi zen e.a.

Poesia zuzenaren zalea dugu Gotzone ia olerki gehienetan, barrena hustuz, irakurketa zuzeneko poesia egiten duena. Besteetan hitzen jolasa maite du, ilargiaren ehun urdinek isildutako amets izartsuei egiten dienean, nahiz lagunari irriparraren zirioak ez itzaltzeko eskatzen dionean. Aurreneko liburua da eta inoiz igerri egiten da hainbat poemetako heldugabetasuna eta beren xinpletasunean.

Gaiei dagokienez, inkomunikazioaren salaketa genuke nagusi, besteengana nola oldartu asmatzen ez duen norbaiten erreibindikazioa, barneko harrari amore ematea zein zail den dakien gaztearena. Lagun eskuraezinari arreta pixar bat eskatu eta, tabernako lurruna besterik jasotzen ez duenaren etsipena ageri da poema aunitzetan. Bakardadea da agian alkartasuna eskeintzen dion bakarra, leihotik behaka dagoenak ametsaren sareetan murgildu beharko baitu maiz. Itxaro Bordaren ustez minberak dira poemok, eta Gotzoneren sendimendu primitiboak heziketa zozialak oraindik plegatu gabeak dira. Poema guztietan, urtaroek dakarten heriotze usaina sumatu dugu. Bada merezi duen poemarik, denak ez diren arren, baina irakurtzen aproba egitea hoberena.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak