« Itsasoak iraultzan | Nahi gabe »
Egutegi esperimentala / Omar Nabarro / Susa, 1986
Egutegi esperimentala Iñaki Camino / Argia, 1986-05-18
Omar Nabarro berriki olerki sari garrantzizkoa irabazia dugu. Gaur aurkezten den liburu honek ere saria irabazi zuen “Etxebarrieta” izenekoan. Sariak politika gaia zuzenki ukitzea eskatzen zuen, liburuan nabarmen geratzen denez. Egileak dena den, oso zalantzan jartzen du guzti hori atarikoan.
Olerkiak urtesasoietan banatzen dira, egutegi moduan, eta tituluak berak dioenez esperimentutik badute zerbait. Bada saiaketarik bertan: ametsak parekatuko ditu aurkako elemenduak, idazkera automatikoz lotutako olerki luze bat ere bada, Arestik egiten zituen manifestu sozialen antzekorik ere, koplak, sonetoak eta bi lerrotan emandako gogoeta filosofikoak.
Gaien artean hauetxek ageri dira begien bistan: tortura, Euskal Herriko burrukalari hilak, manifestazioak, bizitzaren hutsala, Mundakako apaiz eta garbizaleei egindako olerki lizun eta mingarriak, hegazti nahiz arrainek sortutako gogoetak, basoa eta kea edo beste asko ere.
Era askotara jokatzen du Omar Nabarrok. Itsasaldeko herri bateko egunsenti sargoritsua Arregiren torturarekin lotuko du, Iparreko hotzetatik ihesi doazen hegaberen hegaletan negu-banderak dakuski dantzan; kaleetako ispilu anonimoetan, gizateriaren frakasu eta joranen islada ezkutua aurkituko du; uda gorian euli jostalarien hankatxoek egiten zizkioten kilimak izango ditu gogoan irailaren erdian; gure bizitza den gartzelaren lehen harritzarrak haurtzaroan ezarri dira, haurra itsasaldean askatasunari beha zegoelarik; hiltzaileen hegalen itzala da galtzaileen bihotzetako lutoa…
Idazleak poesia eta ideologiari buruzko iritzia tinko utzi du atarikoan. Guk, dena den somatu uste izan dugu politika izpirik bat ere ez zuen poemarik, batzu bikainak eta besteak kaskarragoak somatu ditugun bezala. Liburua esperimentala da, nork daki garatzen ari den poeta ugari baten aurreneko esperimentuak ez ote diren. Bada zinez, deus ederrik eta galantik Omar Nabarroren poema hauetan. Olerki ugari, asko ta asko benetan gustora irakurtzeko, lasai, olerkietan barneratu eta gogoari eman.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi