kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Basilika / Itxaro Borda / Susa, 1985

Basilika Iñaki Camino / Argia, 1985-01-20

Gazteen literatura argitaratzeari jarraitzen zaio oraindik ere Susa taldea. Oraingoan Borda baxenabartarraren aurren nobela dugu.

Nobela motza da, 100 orrialde exkaxekoa. Ifarraldean kokatzen du kontakizuna, Irulegi herrian. Bertan, Jon Kapagorri deputatu komunixtak mirari baten asmaketa egiten du turismo poxi bat jaso eta ekonomia altxatzeko. Miraria, herriko nexka batek amabirjina ikusi duela jendeari sineseraztean datza, eta lortu egingo du hau Kapagorrik gainera. Aferak aitzinera doaz eta indar handia hartuko du mirariaren inguruko orok. Karol Botilla aita santua dator, Giterran presidenta e.a. Alde honetatik nobela errealista samarra da. Ifar Euskal Herriaren arazoak aski argi ematen baititu aditzera. Nobelaren hariaren aldetik ez da hain errealista, exagerazioaren ildotik abiatzen baita, fantasia handiko nobela dugu bera. Estiloa ere zuzena eta soila da, periodistikoa, irratian Itxarori egin entrebistan aditu zenez.

Nobela honek ez du ba aurtengo urte bukaeran euskal narratiban nagusi izan den kaskartasun hori gainditu. Zailtasunik gabeko nobela dugu, erraz irakurtzen dena.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak