kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Paretaren kontra / Jean Paul Sartre (Mikel Lasa) / Hordago, 1980

Paretaren kontra Xabier E. / Argia, 1981-01-25

Hona hemen Sartre hil ondoren iritsi zaigula bere lehen lana euskaratua. Eta benetan eskertzen da Mikel Lasaren lana, euskarak ahal den liburu gehienak behar baititu eta behar beharrezkoa baita gaur egun liburuak euskaratzea. Gure ikastoletan daudenek —eta ikastoletan ez gaudenok ere— euskal irakurlegoa sortu behar dugu; euskaraz irakurtzen dugunok gutxi baikara eta literatur produkzioa txikia baita.

Liburu bat irakurri nahi badugu eta egilea euskalduna ez bada, normalki ez dugu galdetzen euskaraturik dagoen. Nik konkretuki “Un mundo feliz” irakurri ondoren ikusi nuen “Bai mundu berria” Amurizak euskaratuta, eta penaz geratu nintzen lehenago ez jakiteagatik.

Ea ba orain Donostian sortu zen itzultzaileen eskola horrekin eta lan pertsonalen bidez kanpoko literaturan dauden lan garrantsitsuenak euskaratzea lortzen dugun.

Beste aldetik eta Paretaren kontra liburuan konkretatzen Txilardegik egiten duen hitzaurrea honela hasten da: “Jean Paul Sartre hil da”, eta berak sentitzen duen tristuraz aritzen da, Sartre izan baitzen bere bizitza gehien markatu zutenetakoa. Gero Sartreren militantziaz eta ideiez (Burgosko auzia izan zenean Giséle Halimiren liburuentzat egin zuen hitzaurrea, 1950. gazte antifrankistetan egin zuen influentzia, “Ekin” taldean, Frantziako PC- rekin eduki zituen harremanak, deskolonizazioaren apostolu nagusia, eta bere bizitzan azkenean neoanarkismoaren alde jarri zela) aritzen da eta honelako esaldiarekin bukatzen du Txilardegik: “Baldin ugalduko dira Sartreren euskal irakurleak! Agian bai, mila aldiz”.

Lana beste aldetik nahiko laburra da eta Españan anaiarteko gudan auzia egin ondoren hiru gaztek hiltzera kondenaturik eta belgatar sendagile batek igarotzen duten azken gauaz da. Ordu horietan hiltzera kondenatuak eta sendagilearen arteko harremanak —“Guztiok beari begira ginen bizidun bat bait zen, bizi baten mogitzeak zituen, bizi baten kezkak…. “— hiru gazteen arteko harremanak eta gehien bat, ordu horietan burutik pasatzen zaizkizun gauzak, lagunak, emakumea,… eta heriotza—. “Kezka haundiaz zamaturik kausitu nintzen. Ez zen hiltzearen kezka, eztare beldurra: konprenigaitzaren haunditasuna”; “Sofritzearen beldur zen gaztea, ez zuen sofrimenduan besterik pentsatzen”; “Nere gorputza hilik dakustiat”.

Orrialdeetan zehar ikusten dugu hiltzera kondenaturik dagoenak nola ikusten dituen gauzak, bere pentsamenduak, heriotze, beldurra,… Pentsamendu batzuk beti daude bere buruan, sendagile belgatarra, bizidun bakarra; nola dagoen, gorputzaren kontrola; nola hilgo duten, zergatik hilgo duten,…

Errealismoz beteta daude orrialde guztiak, eta oso ondo lortuak; hasieran egiten duen deskripzioa gure herrian hainbat eta hainbatek ezagutzen dutena da:

“Gela xuri haundi batera bultzatu gintuzten; argiak keinu arazten zidan, begietan minberatuaz. Berehala mahain bat ikusi nuen, lau gizonezko bere atzean; paisanozko zenbait gizon paper batzuk ikusmiratzen. Beste presoak gelaren barruan pilatuak zituzten…”

Ene ustez liburuan dagoen huts bakarra azkenean txiripa handia dagoela kondenatua dagoenak txantxetan ari zenean eta berak jakin gabe falangistei esaten die nahi zutena eta ez dutela hiltzen. Txiripa handiegia da, baina hori ez ezik beste dena errealismoz osatua dago.

Hemen dugu ba, Sartreren lehen lana euskaratua, badinba ugalduko dira Sartreren euskal irakurleak!, horrela izan dadin!

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak