kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Maldan behera. Harri eta herri / Gabriel Aresti / Cátedra, 1979

Aresti, herri eskizofreniaren exponentea Mikel Hz. Abaitua / Zeruko Argia, 1980-03-23

Pasatu dira urteak euskaratik beste hizkuntza batetara lehen obra itzuli zela. Loidiri buruz ari gara noski eta bere “Amabost egun Urgainen”. Une hartan katalana izan zen hizkuntza hartzailea. Geroago ere beste liburu batzuek ezagutu dute experientzia hori, eta horrela gertatu zen Sarasolaren “Euskal literatura; historia”-rekin. Orain dela gutxi ikusi genuen Saizarbitoriaren “Ehun metro” Nueva Cultura editorialean argitaratua (esan dezagun aparte, ez dirudiela egilea oso konforme dagoenik egin dioten itzulpenarekin). Entzun dugu gainera “Amabost egun Urgainen” gaztelaniara itzuli behar dutela. Eta textuinguru honetan Arestiren argitalpen berria agertzen zaigu. Beste argitaletxe espainol batek (“Cátedra, Letras Hispánicas”) argitaratu ditu liburu berean “Maldan Behera” eta “Herri eta Herri”. Edizio elebidunean ateratzen du J. Atienzak (“Cátedra”-n editore diferente batek egiten du obra bakoitzaren edizioa beti), berak hitzaurre luze bat ematen duela. Azalean, azken hilabete hauetan jendeen gogora ber-ekarri den artista baten irudia: Arteta. Bere anekdotatxoa badu, zeren imajinan agertzen den jendea ez baitoa “maldan behera”, “gora” baizik.

J. Atienzak berak egin du “Maldan behera”ren itzulpena baina “Harri eta Herri”-rentzat Arestik egin zionari eusten zaio (“nahiz eta oso kaxkarra izan” esaten du editoreak). Hau oso iritzi zabaldua da eta Sarasolak ere gauza bera esaten zuen “Ehun metro”-ren erdal edizioaren hitzaurrean.

Arestiren bi obren argitalpen honetan akats nabari bat aurkitzen dugu: “Maldan behera”-ren obra-aurrekoak falta dira, ez baititu errespetatu editoreak: subtituloa, “argudioak” eta “eskeintzak” alegia (kuriosoa da aldiz, hitzaurrean aipatzen baitira).

Baina dudarik gabe zarata handiena atera behar duena, editoreak egin duen hitzaurrea da. Honek azterketa txiki bat (baina hitzaurre luzea) egiten du oinarrizko bibliografia bat emanez. Honek (bibliografiak) gauza batzuk falta ditu. Arestiren obren zerrendan adibidez, hil eta bi urteetara Zeruko Argian argitaratu zen Arestiren artikulo (postumo) bat falta da: “Tiko-Brae eta erdiko bideak” (1977). Ez da jartzen ere 1979an C.A.P.ek bere ipui guztiak argitaratu zituela liburuxka garesti batetan (ez kalitateagatik, prezioagatik baizik). Falta dira ere H. Altunak banaka publikatu dituenak. Eta “Maldan behera”-ren lehen edizioa.

Hitzaurrea bost partetan banatua dago, “Euskal literaturaren sintesis bat”, “Aresti bere munduan”, “Baserri- eta apaiz-hizkuntza baten mugatasunak poesia sozial batentzat”, eta obra bakoitzaren azterketa txikia. Azterketa hau, nahiko tankera zirikatzailean egina dago eta uste dugu polemikoa izango dela.

Hitzaurre honen tesis nagusiak Arestiren kontraesanak eta aukeratu zuen hizkuntzak egin zion traizioa frogatu nahi ditu. Horrela, Atienzak uste du Aresti ez zela izan idazle sozial bat, matxista, tradizionalista, atzerakoia baizik.

“Esaien ogia erosten dela baina ez (…) hire aitaren onra” idatzi zuenaren onra bera jartzen da dudatan: “Por ambición, por prisa, por no sentirse con fuerzas para competir con los monstruos de la poesía vasca en castellano (…), o por verdadera conciencia de lo que debía hacerse en una lengua, el euskara, (…)” (36).

“¿Oportunismo? ¿Actitud científica? ¿Deseo consciente?” (36).

Baina ez hori bakarrik, baita ere esaten da agian Aresti Euskal Herriaren eskizofrenia kolektibo baten exponentea besterik ez dela. Dena euskararen ezintasunean murgilduta (“una lengua cuasi-tribal”) eta nazional / sozial inkoherentziarekin (!) apainduta. Eta gehiago, Arestik inferioritate-konplejo handia zuela eta izugarrizko inbidia Otero eta Celayarengan.

Ez gara sartuko Arestiren kontraesanetan baina onartu ezin dezakegun gauza, zera da: konbentzitu nahi izatea gurea hizkuntza klerikala dela, hiztegi klerikal bat eta tradizio klerikal bat dituelako. Izan ere, sartu nahi zaigu Arestiren poesia atzerakoia zela aukeratu zuen hizkuntzagatik. Hau da, hobe gaztelania hartu izan balu. Ez ote dute beste hizkuntzak hiztegi klerikal bat? (Hizkuntza osoaren zati bat dena). Ezin du hizkuntza batek klerikala izan bere hiztegiaren puska batengatik. Baina hartu dezagun testua bera: “Porque estamos hablando del euskara literario y éste sí que ha sufrido la influencia de las clases que lo han practicado y ha sido por ellas conformado de modo que pueda expresar un determinado nucleo de temas y otros no” (62).

Baina kontutan har ezazue ez duela esaten “un lenguaje”, “el euskara literario” baizik. Egia da Arestik hiztegi klerikal bat erabiltzen duela batzutan; baina horrek ez du hizkuntzaren ezintasuna adierazten (“…pueda expresar un determinado nucleo de temas y otros no”). Zeren azken finean atzerriko hiztegi bat hartzen duzu behar izanez gero.

Hitzaurre hau erantzuteko beste lan luze bat egin beharko genuke edo agian liburu bat, hemen planteatzen diren puntuak oso iheskor eta konplikatuak baitira. Ea kritika honek Aresti gehiago ezagutzera bultzatzen gaituen.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak