kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Zirtzilak / Kristalezko begia / Alfonso R. Castelao (Koldo Izagirre) / Susa, 1986

Zirtzilak / Kristalezko begia Mikel Mendizabal / Argia, 1987-03-08

Susa, 1986

Ez da apostu makala Susa argitaletxeak eskuartean ibili duela oraingoan! Castelao galego haundiaren lau liburu batera argitaratzea dugu apostu hori, eta horrek berez suposatzen duena: orain arte atzerriko idazle batez egin izan den euskal edizio exaustiboena. Besteokin izango gara aurrerantzean. Gaurko, lehenbiziko tomoa aukeratu dugu, hain zuzen ere, Koldo Izagirre euskaratzaile izan duen liburukia. Bertan bi liburu: “Kristalezko begia” eta “Zirtzilak”.

Bietatik lehena duela hamar bat urte argitaratua zegoen, baina agortua ere aspalditik. Gainera, alderatu ondoren frogatu ahal izan dugunez, itzulpen hura eta oraingoaren artean alde haundia dago, dudarik ez Koldok lan berezia egin duela ipuin luze honen berregokitze lanean. Jakina denez, ipuin honetan eskeleto baten oroitzapenak kondatzen zaizkigu, umore beltzaren bitartez munduari buruzko ironia fina marraztuz.

“Zirtzilak” bost ipuin dira, eta nahiz eta garai desberdinetan eginak, halako batasun bat gordetzen dute heuren artean. Bost ipuin hauek, “Kristalezko begia”rekin batera, Castelao haundiaren narrazio laburren mundua deskubritzen digute, bere galegismo kutsu haundiarekin, baina panfletoa baino harago joateko sentiberatasuna ere agerian geratzen delarik. Merezi du Castelaoren inguruko saio hau bultzatzea, eta hurrengo batetan ere saio beraren inguruan arituko gara.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak