« Hausturak-Ahazturak | Gerla zibila eta euskal literatura »
Marinel zaharren balada / S.T. Coleridge (Joseba Sarrionandia) / Pamiela, 1995
Marinel zaharren balada, edo nola itsasoan ez dagoen izuarentzako gordelekurik Tere Irastortza / Euskaldunon Egunkaria, 1996-04-13
Izuen gordelekuetan barrena abiatu zenean, J. Sarrionandiak gure artera hots haundiegirik gabe iritsiak ziren poeten aboroa hautatu zuen. Sentimentalismora hurbiltzen zen poesiatik ihes egin nahi zuen, hitz-joko eta nitasunaren aldarrikapena zokoratu egin zuen.
Izuen gordelekuetan barrena abiatu zenean J. Sarrionandia irakurle bila abiatua zen. Ordura arte nagusia zen irakurle-motaz haratago joan nahi zuen, ez zitzaion aski ezkerreko batua-zalea, ez zitzaion aski eskubiko euskalki-zalea —partiketa hau gutxi gora-beherakoa bada ere—. Irakurle bila zebilen, idazle eta ahots guzti horien artean.
Izuen gordelekuetan barrena abiatu zenean Joseba Sarrionandiak mugaz haraindian zituen begiak. Bere euskara eredua ez zen azken hogei urteetako batuaren eskola, huts-hutsean. Bere literatura eredua ez zen euskararen modernizatzeko tresna bakarrik. Horregatik, literaturan ere haratago jarri zituen begiak.
Izuen gordelekuetan barrena abiatu zenean Joseba Sarrionandiak, lehorrekoa izanagatik, bazekien ez zela aski ziutatea konkistatzea, mundura murgiltzeko itsasoa iragan behar zela, eta harrez gerokoan itsaso eta portua duten lehorrunetatik iritsi zaizkigu bere hitzak, askotan beste batzuk izkiraturik aurkitu dituen bere poemak…
Izkiraturik aurkitu ditudan ene poemak aurreneko 1983an argitaratu eta berriz Pamielak birrargitaratua duen liburuko poeta asko eta asko Izuen gordelekuetan barrena lagundu ziotenak dira: Pessoa, Kavafis, Rilke, Holan… Guzti horiekin etorri zen Marinel zahar bihurtzera. Ziurrenik ere Kavafisekin ikasi zuen itsasoa ez dela kopia daitekeen hitz huts bat, itsasoa ez dela paisaia huts, hondartzetan dauden udatiarrek antzeman ere egiten ez dutenetarikoa. Inondik inora euskal kantutegiko latzenetarikoa den Ternuako kantuetan bezala, Coleridgeren ahapaldietako itsasoak izutu egiten gaitu, gordelekurik uzten ez duelako.
Bizikizunen itsasoa, bere amaigabean laztura eta estuasuna dakarrena da, eta alde horretatik ez da harritzekoa J. Sarrionandiak orain itzuli izana S.T. Coleridgeren Marinel zaharren balada, Pamielak argitara eman duena, Bilargi-Alimara sailean. Argitalpen hau hizkuntza bietan dago eta Coleridgeren lehen edizioan bezala Gustave Dore ilustratzaile ezagunaren marrazkiak dakartza, Coleridgek berak alboetan argumenduaren jarraipena errezte arren jarritako oharrekin batera.
Marinel zaharren balada-n itsaso guztiak pasa eta hildakoen artean bizirik atera denak Basoko Ermitarauaren hitzean bakarrik aurki dezake sosegua, bakartatean eia isiltasunean bizi izan denak bakarrik eman diezaioke hitzari, elkarrizketari zentzua: “Ondoren neke larri batek / Gatibatu ninduen, eta min horrek / Ene istorioa kondatzen hasi erazi zidan, / Kondatutakoen aske uzteko. / Geroztik, ustekabeko orduan, / Neke larri horrek hatzematen nau: / Eta harik eta ene istorio izugarria egin arte / Biotz hau suak hartzen du ene baitan. / Herrialderik herrialde gaua bezala iragaiten naiz, / Mintza ahalmen arraro honekin, / Aurpegia ikusteaz batera ezagutzen dut / Nork entzun behar didan: / Hari kondatzen diot ene istorioa”.
Bere lehen liburuan bezala J. Sarrionandia irakurle bila dabil. Badaki hitzak bautatzen dituen neurrian hautatzen duela irakurlea, eta badaki hitzek huts egiten ez dituen neurrian hautatzen dutela irakurleek: bere poemak dira gure portu bakarra, eta gu iritsi zain dauden portu guztiak urruneko liliputiense baizik ez dira, bertaratu arte, Hnuy illa majah yahoo. Marinelek zahartzean bakarrik ikasi dutenez, edo Isaak Dinesen eta Joseba Sarrionandiaren narrazioetan bezala, zahartzean bakarrik marinel bihurtuz goazen eran ikasten denez.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi