« Altxor txiki bat | Urdina eta keria »
Gogoz kontrako pausoak / Jose Azpiroz / Auspoa, 1989
Gerla zibila eta euskal literatura Gotzon Garate / Argia, 1996-04-14
Aspaldiko esaera da “ez da periarik, guztientzat txarra denik”. Gerla zibilak Euskal Herriari hondamendia ekarri zion. Euskaldun asko hil eta lurrak eta herriak txikitu ez ezik, euskal kulturari erro erroetan ukaldi gogorra jo zion.
Gerlak, ordea, euskal idazle bati baino gehiagori bere oroitzapenak idazteko gai ugari eman zion.
Gai gutxi izango dira euskal literaturan horren sarri jorratuak izan direnak. Kopuruaz denaz bezain batean, behintzat, gerla zibileko epopeia eta Ameriketara joan direnen epopeia dira gore elaberrietan azaltzen diren gai nagusiak.
Oraintxe buruan dauzkat Severo Altube, Javier Goitia, Ataño, Patxi Lazkano, Jose Azpiroz, Jose Maria Etxaburu, Mariano Ostolaiz, Inaki Alkain…
Horiok guztiok eta bazterrean ahazturik utzi ditudan beste batzuk gerla hartu izan dute kontakizun.
Neure aurrean, Jose Azpirozen “Gogoz kontrako pausoak” daukat. Lehenago horren “Arbol zarraren kimuak” irakurria nuen. Oso gustatu zitzaidan.
“Gogoz kontrako pausoak” liburuan Azpirozek gerlan jasan zituen gorabeherak kontatzen dizkigu. Ongi kontatu ere. Gudua hasi, nazionalen taldean sartu eta gudua bukatu arteko gertakizunak.
Hiru dohain handi ikusten ditut liburu honetan. Euskara bikain bikaina. Irakurmina pizten duten pasadizoak aukeratzen jakitea. Gauzak kontatzeko zaulitasun eta dotoretasuna. Estilo ona. Berezkoak ditu Azpirozek idazle handiaren alderdiak.
Esaldi labur ongi josiak. Sentimenduz gantzutuak, gainera sentimentukerian erori gabe. Bai ederki iradokia, adibidez, haur eta zaharrentzako oniritzia. Eta gerlan horren beharrezko den lagunarteko leialtasuna.
Erreportaien artean, goi goian ipini beharra dago “Gogoz kontrako pausoak”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi