« Eztabaidaren zain | Bakardadea »
Negarrik ez, haurra / Ngugi Wa Thiongo (Pernando Barrena) / Txalaparta, 1994
Aiztoak eskasak dira horrelakoetan Itziar Belaunde / Euskaldunon Egunkaria, 1994-04-10
1950. urtetik 1963. urtera bitaretko urteek astinaldi latzak ekarri zituzten Kenian, eleberri honetako kokagunea, alegia. Istorioa eskolaume biren ikuspuntutik ikus dezakegu, hots, Kipanga hiriko beltzek jasan behar dituzten zuzengabekeria guztien aurkako borroka, zeinetan askok utzi zuten bizia gutxienezko duintasun batez bizi ahal izateko.
Zuriek lurrak eta eskubideak kendu zizkieten, beltzek beraien menpe bizi behar izan zuten, lantegietan kondenaturik, eta kolono britainiar hroein zapalkuntzari aurre egiten zioten hamahiru urte luzez bai armez (Mau Mau erakundea), bai politikoki (KAU).
Bi ume horietako baten familia, Nioroge-rena, tragikoki aurkituko da borroka horretan murgildurik; besteak, Mwihaki-rena, beltza izanda ere, etsai zuriekin bat egingo du, gizon txuriaren boterea oso handia baita. Izan ere, aberastasun guztiak beren eskuetan pilaturik, nekez egin diezaiokete kontra duten polizia beldurgarriari (etxeratze deiak, atxiloketak, hilketak, torturak…, atxilozelaiak).
Hala ere, 1962. urtean idatzia izan zen liburu honetan iragartzen den moduan, beren helburua lortu zuten beltzen batasunari esker, britainiarrek 1963an independentzia eman zietenean, azkenik, hainbeste odol isuri ondoren… “gau iluna igaro ondoren, egunsentia dator beti. Hurrengo egunean eguzkia aterako den ziurtasunez oheratzen gara egunero”.
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro
Espainolak eta euskaldunak
Joxe Azurmendi
Mikel Asurmendi
Lakioa
Josu Goikoetxea
Irati Majuelo
Poesia guztia
Safo
Aritz Galarraga
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Maddi Galdos Areta
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Hasier Rekondo
Akabo
Laura Mintegi
Jon Jimenez
Akabo
Laura Mintegi
Asier Urkiza
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya
Nagore Fernandez
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria
Jon Martin-Etxebeste
Hitzetik ortzira
Ana Urkiza
Mikel Asurmendi