« Urdinarekiko lilura | Maisu lana »
Koxka bat estuago / Henry James (Joseba Urteaga) / Igela, 1993
Maisulan bat gehiago Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-03-13
Etenik gabeko tentsio giro mardul eta indartsua sortzen duen narrazio bikaina da, dudarik gabe, Joseba Urteagak, abilidade apartaz, euskaraz “Koxka bat estuago” izenburuarekin bataiatu digun “The turn of the screw”, 1843an New Yorken estatubatuar jaio eta 1916an Londresen britainiar hil zen Henry James eleberrigile ezagunaren lanen artean ezagun eta goraipatuena seguru asko, egileak 1898an argitaratua.
Urte batzuk lehenago Bly etxean langile izan ziren baina dagoeneko hildakoen erresumako kide diren Peter Quint zerbitzariaren eta Miss Jessel haurtzainaren agerpen espektralek hautsiko dute Blyko giro baketsu eta paradisiakoa. Haurtzain berria, Quint eta Miss Jesselen izpirituen asmoen beldur, etxeko haurrak, Miles eta Flora, babesten saiatuko da, bere indar eta kemen guztiekin… Maisutasun handiz darama istorioaren kontaketa Henry Jamesek, Miss Jessel ordezkatzera etorri den haurtzain berriaren eskutik. Ez da nolanahiko emakumea hau, eta ezta irakurleari eskaintzen zaion kontaketa ere.
Izenburuan ezezik, testu osoaren itzulpenean ere txukuntasun eta trebezia aparta erakutsi digu Joseba Urteagak. Neuk, aukeran, zenbait pasartetan librexeago jokatzeko aholkatuko niokeen beharbada (errazagoa izango da esatea egitea baino, noski), eta konpontzea batere zaila ez litzatekeen zenbait akats txiki atzeman diodala ere uste dut. Txikikeriak dira horiek, ordea, huskeria minimalak, egin duen lan ederraren meritu eskerga eta eskergaitzaren aurrean. Euskara koxka bat gehiago estutuz, maisulan bat gehiago ekarri du Urteagak euskal irakurleon eskuetara.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria