« Maisulan bat gehiago | Politika ez da kirola »
Madame Bovary / Gustave Flaubert (Patxi Apalategi) / Ibaizabal, 1993
Maisu lana Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-03-19
Eleberri bat idatz daiteke Flauberten hau itzaultzeko Patxi Apalategi itzultzaile eta hala ere lagunak jasan behar izan dituen gorabeherei buruz. Zinak eta minak, beltzak eta txuriak, kolore guztietakoak, ikusi izan ditu lan hau argitaratu aurretik. Ez jatorrizko testu frantsesari berari dagozkion zailtasunengatik bereziki, jatorrizkoa irakurri ere ez dutenengandik jasotakoak baizik. Baina oztopo guzti horiei aurre egin die itzultzaileak korrikalari bakartiaren gisa, ez du etsi, ez du abiada azkartu, helmugara iritsiko zelako ziurtasunez.
Ez dakit zenbat jendek edo gizakumek irakurriko ote duten liburu hau euskaraz. Ez jakitegatik ere, ez dakit zein den liburu hau edozein erdaratan irakurri dutenen kopurua. Eta hala ere, literaturzale den edonori galdetzen bazaio Flauberten “Madame Bovary”ren balioaz, zalantza askorik gabe erantzungo du erakusmenekoa dela, izugarria, eta ez dagoela beste bat horren parekorik. Baina liburua irakurtzea, antza, beste enborreko ezpala da.
Aitorpena zilegi bazait, esan beharrean aurkitzen naiz gainera, liburu honek betidanik utzi nauela liluratuta eta txora-txoratuta, maiteminduta bezala, izan ere, gure gustokoak direnean, liburuak pertsonak maitatzen diren irrika bereberaz maitatzen baitira, askok eta askok bestelako iritzia duten arren . Leku guztietara joaten gara haiekin, lo ere haiekin egiten dugu, eta behin baino gehiagotan jaikitzen gara ea artean mesanotxean dirauten, guk seinalatutako orrialde izurtuek barnean gordetzen ote duten lehenago irakurritako guztia, gauaren indarrez ez ote diren desagertu.
Denborak aurrera egin ahala (lege den bezala, bestela ezbaitzen denbora izango) gero eta gutxiago gustatzen zait Mme. Bovary protagonista, Erromantizismoaren hondartzat daukat. Baina, neurri beretsuan, gero eta atseginagoa dut Mme. Bovary eleberria, Flauberten maisu lana, Patxi Aplategi itzultzaile eta lagunak itzuli duena, hark dakien eta behin baino gehiagotan erakutsi duen moduan. Irakurri besterik ez dago (nire aholkua da) Miguel Delibesen “Kastila Zaharreko Kontu Zaharrak” hura. Eta arnasa sakon hartu ondoren Madame Bovary hau. Ausardiarik falta ez bada, bederenik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez