kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Gartzelako poemak / Joseba Sarrionandia / Susa, 1992

Aipuz eta haikuz Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1992-12-06

Joseba Sarrionandiaren liburuez hitz egitean norbera ere erraz jausi daiteke haren zaletasun zuloan eta aipuz bete erreseina. Hala eta guztiz ere, beharrezkotzat dut esatea “Ni ez naiz hemengoa” haretan argi utzi gura izan zigula, bada, poesia ona egiteko gaia bera ez dela nahikoa. Poesia, lehenik eta behin, hitza da eta. Hau argi utzirik, “Gartzelako poemak” tituloak adierazten duena ez da besterik liburua kartzelan idatzia eta kartzelako bizimoduaz dela, aldez aurretik har dakiokeen panfleto usain hori bakoa.

Sarrionandiak ozen aldarrikatu du beti poesia literaturgintzako baratz sakratuena dela. Baratz hori kartzelan lantzea, hori, mistikarako bidea ez ote den nago ni, jakina bait da poetaren ezaugarrietarikoa dela, tentela euliei begira legez geratu ohi dela poeta sekula ere ailegatzen ez zaion irudi horren bila. Aurkitzen duenetan berriz, hori plazerea! Bada, halako irudi miragarriak dagoz liburu honetan, hunkitu egin nautenak, eta esaldiz esaldi hartu horko poemak eta berregin, eta hara beste liburu zoragarri bat, bereak bait dira hurrengoak eta gehiago ere: “Igual hasieran ekibokatu ginen, / mundura euskaldun sortzean”.

Egia garratzak eta egoera latzak dagoz liburu honetan, noiz eta poesian, nik neuk, artifizioa eta puzkeria lar sarri antzematen ditudan honetan. Zeren, egia!, gaia ez da nahikoa, hitza den larruazala laztandu gura izaten dute gure begiek, behin poesiak irakurtzen hasiz gero.

Baina —beti bainaren bat, nahiz eta idatzi debalde— gure begiek laztantzen duten hitzezko edertasun horren azpian egiatasunezko zainik ez badago, laster egongo da poesia hori odolge hilda. Denborak esango du egungo poesiaz ere.

Sarrionandiaren odol poetikoa odolezkoa-odolezkoa da eta, badaezpada ere, literaturtzitoak ez galtzearren edo, Haiku bat edo beste idazten du. Eta hori bai, ume tentela adurra dariola legez egotea poesia perfektoaren bila egon egonean egotea da hori. Kartzelan adibidez. Edo erbestean, ihesbidez.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak