kritiken hemeroteka

8.496 kritika

« | »

Besteen odola / Simone de Beauvoir (Oier Alonso Etxebarria) / Ibaizabal, 2001

Existitzeak dakarren ardura Oier Guillan / Gara, 2001-06-02

Erru sentimenduek izugarrizko zama dute nork bere bizitzarekiko ardura eta funtsezko erabakiak hartu behar dituenean. Are gehiago maila guztietan irakiten dagoen gizarte testuinguru batean suertatzen bada erabaki horiek bizitzea.

Testu autobiografikoek garrantzi handia izan zuten Beauvoirren lanean eta eleberri honetan nabarmena da eragin hori. Parisen kokatzen da istorioa, iragan den mendearen lehen erdialdeko gerrartean, ideia iraultzaileak egunerokotasunean finkatzeko saio sakona egiten zen garaian. Nazien eraginez bere nortasuna eraldatuta ikusiko duen Paris ezagutzen ahal du bertan irakurleak. Orduko egunerokotasuna, aldaketa sozialak eta guda bera islatzen dira liburu honetan, betiere protagonisten sentimenduen baitatik. Hondamen sentsazioaren erdian zentzua aurkitu nahian iristen da existentzialismoa, garaiko egonezari irtenbidea edo forma bederen eman nahian. Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoir izan ziren ideia horien adierazle esanguratsuak.

Oier Alonso Etxebarriak modu txukunean helarazi digu lehen orrialdetik intentsitate handiko sentimenduez mintzo den eleberria. Sartrek gidaturiko existentzialismoaren harian garaiko norbanakoen kezka eta kontraesanen sakonak islatzen dira.

Norbanakoek bizi dituzten kezka horiek Europak berak beste pertsonaia baten gisa bizi dituela dirudi: nora eza, zentzu aldaketa… Protagonistak istorioak aurrera joan ahala gehiagora doan gatazka testuinguru batean barne gatazkak ulertzen ahaleginduko dira. Protagonistak bizirik jarraitu ahal izateko oreka minimo bat aurkitzen saiatuko dira etengabe. Izan ere, gizartearen beharrek eta aldaketen abiadurak barnetik kanpora kokatzera behartuko baitituzte.

Horren guztiaren erdian, nora ezaren gainetik gailendu nahi duen maitasun istorioa, harreman gordina, ederra eta erreala. Jean protagonista Hélène hilzorian dagoela agertzen zaigu gogoetatik iraganera salto eginez, erantzunik ezean etengabe galdera gehiago bilatzen.

Jean Parisko burges familia batean jaioa da, baina bere mailarekin ondo sentitu ez eta langile bihurtzeko saioa egiten du. Horrek eramango du sindikalgintzan buru-belarri murgiltzera. Denborarekin gizarte arazoen aurrean jarrera ezberdinak islatzen dituzten lagunak ezagutuko ditu.

Barne koherentzia aurkitu nahian murgilduko dira pertsonaiak gertakizun historikoetan. Hasiera batean erru sentsazioek izugarrizko pisua ekarriko diete haien existentziei. Jean burgesiari uko egin eta bizitzan aukera egiten duela sentitzen saiatuko da. Erru sentimenduek amaitezinak dirudite, ez dago ihesbiderik. Liburuaren bigarren erdialdean Mundu Gerratea iritsiko da Parisera, mutur batean ala bestean kokatzeko garaia… Guda iritsi artean ekidiezina dirudi besteen odola ezagutzea, existitzeagatik soilik jada norberarengan izateaz gain ingurukoengan ere eragin ekidiezina duela sentitzen du Jeanek. Horrek izugarrizko erru sentimenduak sorrarazten dizkio, sentimenduei eta akzio politikoari dagokienez etengabeko barne blokeora bultzatuz. Badirudi muturreko egoera batek bakarrik argitu ditzakeela erruzko zalantzen lausoak. Protagonistek aukera bat egin eta beraien ekintzen ardura hartzera behartuta ikusten dituzte euren buruak. Gizakien hondamenerako gaitasuna onartuko dute beraien barnean azkenik, egoerak horrela eskatuta. Gudak bakarrik lortuko du nora ezaren zirkulua haustea.

Simone De Beauvoirrek denboren eta kontalarien ikuspuntu aldaketa bortitzarekin jokatzen du, pertsonaien barne munduaren ezaugarriak oinarri izanik. Hasieran aldaketa horiek nahasmena sor badezakete ere, atsegin handiz jarraitzen da gerora narrazio estiloaren erritmo bizia. Klasiko baten dohainak dituen lana gozatzeko aukera paregabea hortaz, Oier Alonso Etxebarriak gerturatu diguna.

Azken kritikak

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Mikel Asurmendi

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

Asier Urkiza

Guardasol gorria
Lutxo Egia

Nagore Fernandez

Zero
Aitor Zuberogoitia

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak