« Poeta heroia | Existitzeak dakarren ardura »
Koaderno handia / Agota Kristof (Eskarne Mujika) / Koaderno Handia, 1997
Koaderno handia Ana Unanue / Aizu!, 2001-06
Istorioa: Ama batek amonarenera eramaten ditu bi seme bikiak, gerratik ihesi. Amona sorgin hutsa da, eta inguruko bizimodua jasangaitza. Inguru latz horretatik bizirik ateratzeko dena beren kabuz ikastea erabakitzen dute bikiek.
Emaitza: txundigarria. Nobela jakin-min handiarekin hasi nintzen irakurtzen, Idazleen Kuttunenak Aizu!ko sailean bi aldiz agertu den liburu bakanetakoa baita Koaderno Handia. Horrelakoetan erraza da dezepzioa hartzea, baina kasu honetan ez da hala izan. Gerraren krudelkeria, errealitatearen garratza eta gertaera lazgarrienak modu harrigarrian kontatzen ditu Agota Kristofek. Egilearen zinismoak eta umore beltzak irribarrea eragiten du askotan, baina irribarrea ezpainetan izoztuko zaio laster irakurleari.
Nabarmentzekoa: Agota Kristofek haurren idazkera erabiltzen du nobelan, esaldi motz eta zehatzekin. Adjektiboak eta sentimenduen adierazpena debekatuta daude, “sentimenduak adierazten dituzten hitzak lausoak direlako oso”. Liburuan ageri diren gertaerak eta jarrera ankerrak are inpaktanteagoak dira horren modu xaloan kontatuak.
Esaldia: “Ez dugu inoiz otoitz egiten, guk ulertu egin nahi dugu”, diote bikiek une jakin batean. Ikasketa prozesu horrek bihotzik gabe utziko ditu.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi