kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Poemak / Friedrich Hölderlin (Eduardo Gil Bera) / Erein, 2001

Hölderlin ezagutzeko Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-05-19

Irakurri dut Eduardo Gil Berak, gizon polemiko eta polemikozale bera, poema hauen hornidurako, ederrerakoz gainera, idatziriko hitzaurrea. Axularrek bere “Gero”an, gure gerorako utziriko liburu eder galant horretan erabilitako doinuaz idatzi du Gil Berak: “Hölderlin euskaratzeko esperantzarik gabeko zeregina sortu zen egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan”. Testu ederra da, Axularrena bezalakoa. Grazia egin dit, hor daukat oraindik Gil Berak Montaigne euskaratzean eginikoa; hor egongo dela esan dut, baina ezin esan irakurri dudanik, ez bainaiz horretarako gauza izan, nire ezjakintasunagatik seguru asko, batzuk ez baikara sortu hizkuntzaren tolesdura guztiak eskuaz ukitzeko. Gil Berak, egia esan, testu polit eta erakusgarri asko sortu ditu. Hor dauzkat, eskura, haren saioak “A este lado”; “El carro de heno”, “O tempora! o mores!”. Oraindik maiteak ditut testuok
eta noiz edo noiz haiengana jotzen dut, ez zerbait ikasi nahi dudalako, ikasitakoa bermatu nahi dudalako baizik. Nobelak ere idatzi ditu eta nahiago horietaz ez hitz egin. Gaztelerara ere itzuli izan du Morgenstern-en liburu klasikoa esaterako, eta Sloterdijken baten bat ere bai, zentzu handiz. Beraz, arlo askotan aritu da eta biografiagintzan arrakastatsua gertatu, Barojari buruzkoarekin hain zuzen. Kritikari askok hartu dute liburua hizpidetzat, Barojari buruz idazten ez duen kritikaria kritikari ez dela frogatu nahian. Ni ez naiz kritikari, ez dut ezer esango Barojari buruz. Bejondeiola hari, eta bejondeiela bera aitzakiatzat harturik liburu bat edo bi idatzi dituztenei. Denen beharra baitugu gaurkoan. Hölderlinen itzulpena ere behar genuen eta berandu iritsi bazaigu ere, ongi etorria egingo diogu gure artera, baliagarri izango baitzaigu, hala espero dut, euskal poesian. Euskal itzulpengintzan ere bai, akaso.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak