« Bizitza garratza | Hölderlin ezagutzeko »
Norbait dabil sute-eskaileran / Harkaitz Cano / Susa / Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, 2001
Kutxa bete arrain Lutxo Egia / Deia, 2001-05-18
Gomutatzen naiz Igor Estankonari Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batekin. Bizkaitarra Eskozian bizi zela, Harkaitz Canok galdetu zion zeri buruz idaztera gonbidatzen zuen urruntasunak. Haren erantzuna ez da guri hemen interesatzen zaiguna, noski, Canok, New Yorken bizi zelarik, bere buruari emandakoa baizik.
Sute-eskaileran norbait dabilela esatea ez da deus berririk esatea. Dagoeneko literaturzale gehienok badugu horren berri.Kearen ostean, sua etorri da. Beharbada, ordea, ez dakigu nolakoa den hona ekarri duen eskailera. Lehenik eta behin, esan beharra dago hiru pisuko etxe bateko sute-eskailera dela. Lehenengoan (“Sismografia”) eta hirugarrenean (“Brooklynerako hirugarren irteera”), poeta lasartearrak alderik pertsonalenak biltzen bide ditu, non sentimenduak —erraza da dardara batzuk interpretatzea— bertsoetara jausten diren eta, agian, eskaileretan ihes egiteko premia nabaria den. Azken batean, sute-eskailera ihes egiteko irudi egokia da. Orduan, geure baitan galdetu beharko dugu nori edo zeri ihes egiten dion idazleak.
Bigarren pisua, “Sute eskaileretan bizi direnak”, dugu poemarik gehien biltzen duena. Bertan Harkaitz Canok urruntasuna —New Yorkekoa, jakina— zelan bizi izan duen erakusten digu. Hala artista edo idazle ezagun ugarik (Arthur Rimbaud, Paul Klee, Raymond Carver, Basquiat, Boris Vian, Vladimir Maiakovski…) nola hiriko jende arruntak unibertso bat osatzen dute. Lehenak ez dira, bistan da, gertuko erreferentziak. Irakurle bati baino gehiagori urrunegiak irudi dakizkioke. Eta horrelako unibertso bat osatzeak arriskua ekar dezake. Hala eta guztiz ere, liburuaren poema gehienetan ez da ezinbestekoa pertsonaia ezagutzea hura gozatu eta idazlearen unibertso horretara sartu ahal izateko. Azken finean, pertsonaia ezagun bakoitzaren atzean poeta bera daukagu.
Harkaitz Canoren ustez, poema liburu on batek arrain kutxa bat bezalakoa izan behar luke. Hura beste toki batean irakurrita, beharbada, oharkabean joango litzaiguke, baina poema liburu batean, berriz, biluzte bat dakar, arrain kutxa baten aurrean gauden erabakitzera gonbidatzen gaituena. Eta esan beharra dago kutxa berria arrainez lepo dagoela, aurreko kutxakoak baino azal garbiagokoak, narratiboagoak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez