« Sagarraren ahogozoa | Hausnarketa intimista, sakona eta erreflexiorako adierazbidea »
Haizegua (El viento sur) / Martin Indaburu / Pamiela, 1994
Pasako usoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-12-31
Liburu honen historia kuriosoa da. Egileak, Martin Indaburu zenak, koaderno bat idatzi omen zuen aldako usoei buruz, udazkenaldian zerutik barrena hegan pasatzen direnei buruz, alegia, zekien guztia jarriz bertan. Koaderno hori semeak aurkitu omen zuen, eta Pio Caro Barojaren laguna izaki, gizon jakitun eta ehiztari horri utzi zion. Koaderno horretan poema batzuk zeuden idatzita (hala dio Pio Caro Barojak berak hitzaurrean), eta berak ulertu ez zituenez (zuzenketa asko eta letra alanbikatua zuelako), Juan Garmendia Larrañaga tolosarrak itzuli behar izan zizkion. Itzulpena ona da eta testua interesgarria. Aditzera noa zergatik diodan hori.
Euskaraz usoei buruz idatzi den politenetakoa iruditu zait. Martín Indaburuk Zugarramurdin zuen baserria, Etxalarretik eta Saratik gertu. Beraz, bazekien zertaz idatzen zuen. Liburuak berezko grafia gordetzen du, baina ez dut uste euskal aritu mordo horietako inori eragozpenik edo zailtasunik jarriko dionik. Esan nahi dut, ulergarria dela. Esaldi honekin hasten da liburua: “Arimen eta usoen/ egaldacatzea da/ haizien arabera” Horrelako hasiera batek liburua irkaurtzeko gonbidapena egiten du, guk geuk gogo onez hartu izan duguna, noizean behin eta bakanka aurkitzen baitira halako hitz gozoak. Ez dut esango punta-puntako poesia denik, baina poemek oso ondo deskribatzen dakite mundu zehatz bat: ehiztariarena. Zehatzak dira usoen eta familia horretako hegaztien deskribapenak. Eta zoragarriak, paisaien deskribapenak, irudi natural eta sinpleen bidez eginak, gainera. Ez dezagun ahantz usoa dela euskal kantutegiko hegaztirik sarrienetakoa, askatasuna batzutan, emakume maitemindua, bestetan, sinbolizatuz.
Betalde, badakit liburu hau interesgarria dela, gure herrian lekutu den antropologo arrazarentzat. Bizimodu bat deskribatzen baitu: bizitza, paisaia, ulertzeko era bat. Gugandik urruti samar geratzen dena, hirikoak baikara, naturaren doinuak galdu ditugunak. Baina gure herri honen bazter batean entzungarriak dira oraindik, gaztainak erori eta mendiak gorri kolorea hartzen duenean, sutan balego bezala.
Poesia kaiera
Giorgos Seferis
Irati Majuelo
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Joxe Aldasoro
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos