« Laino trinkoz zehatz zizelatua | Pasako usoak »
Sagarraren hausterrea / Jon Iriberri / Erein, 1994
Sagarraren ahogozoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-12-24
Jon Iriberri nor ote den galdetu dit Sam Spade detektibeak, eta nik esan diot hiriren batean galdu zen izen bat dela, eta izen horrek gorputz bat hartu zuela eta gorputz horrek arima bat eta arima horrek lurreko hautsak harrotu zituela putz eginez eta poema bat sortu zuela eta poema horretatik jaio zela Jon Iriberri. Ez du ulertu, noski, esan diodana, ilundu egiten baitzaizkio kanpoko eta barne muinak era poetikoan hitz eginez gero, eta bere artxibora jo du. “Eureka”, esan dit ahots lodiz, “Jon Iriberri eta Gerardo Markuleta pertsona bera dituk”. Batzutan bai, esan diot. Batzutan bakarrik. Poesia idazten duenean.
Sagarraren hausterrea irakurtzean, nahita nahiezkoa zaigu, Larrosak noizean behin, Jon Iriberriren aurreneko liburua aldamenean edukitzea, batetik besterainoko denboran gertatu diren aldaketen zerrenda egin ahal izateko: Sorbonako irakasle famatu batek esango lukeen modura, méthode comparatif a la basque, erabiltzea, zer gerta ere. Berehala konturatuko gara aipatzen ari garen honetan helduagoak direla poema guztiak; barne erritmoa, hitzen arteko loturak, eufonia bera ere aurrekoetan baino landuagoak. Musika dute honako hauek, hitzen arteko kateak dakarrena. Sentsazio gozoa uzten dute entzun ahala, sagar bat jan orduko aho-sapaian geratzen den parekoxea. Iriberriren mundu erreferentziala aldatu egin da, ez dakit gehiegi ala gutxiegi, baina aldaketa nabarmena da: ez dago liburu honetan egunerokotasuna adierazteko irrikarik, nahiz eta eguneroko poemak agertu. Sakonagoak dira poema hauek, zenbait zentzutan, eta horrek ez du esan nahi poema filosofikoak direnik, baina bada hitzen haruntzago joan nahia, metaforen bidez, batez ere: “Bizitzaren astuna/ urrezko txanpona/ erortzen ari/ borreroaren eskunabara”.
Liburua irakurri ondoren, Sam Spade detektibeak zerbait garrantzitsua azpimarratu dit, ironia galdu duela Jon Iriberrik. Nik erantzun diot liburu honetakoak baduela ironia, baina ez duela aurreko liburuan bezainbeste landu. Zahartzen ote da?, galdetu dit, eta zer erantzun ez dakidala geratu naiz, euriaren soinua entzuten nuen bitartean.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro