« Askatasun haizea | Gustoa, afizioa, maitasuna »
Altxor uhartea / Robert Louis Stevenson (Maria Garikano) / Ibaizabal, 1991
Klasikoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-02-13
Aspalditik hartua nuen liburu hau komentatzeko gogoa, baina lanbide honek aktualitateari atxekimendua eskatzen duenez, beti ari nintzen biharko uzten, denboran atzeratzen; hitz batez, behin ere ez egiten.
Lagun bati baino gehiagori entzun izan diot, uste dut gainera teoriaren bat ere badutela horretaz, beste askotaz legez, teoritzaile handiak baitira euskaldunak, itzulpengintza arloan gauza politak egiten ari direla, eta hizkuntzaro dagokionez aurreratu samartuago daudela itzultzaileak idazle propioak baino. Ni neu, jaioa ez izanik hizkuntza eta gramatika arazoetan, eta barregarri izateko beldurrez teorizatzeari ez emana, ez naiz ausartuko nire iritzia ematen horrelako gai korapilotsu eta suhartsuan, aipa dezadan, hori bai, ezagutzen ditudan hizkuntza ttikien eremuetako literaturgintzan ezinbestekoa izan dela itzulpena, eta horrek bultz eman diola bertako literaturari. Adibidez, txekiarren kasua argigarri gerta dakiguke. Kundera eta besteak, txekieraz idazten dutenak, itzulpen-eskoletatik ateratako liburuetan izan dute mundu osoko literatura erreferentziala ikasteko aukera.
Uste dut antzeko zerbait izan nahi duela “Literatura Unibertsala” deritzon sailak, munduan egon diren libururik onentsuenak euskaratuta ekartzea. Eta tartean agertzen zaigu “Altxor Uhartea” Maria Garikanok itzulita. Stevensonen liburu honi buruz ia dena esanda dago, baina gizakia ahazkorra denez, komenigarria izaten da noiz edo noiz esandakoak berritzea eta funtsezkoa dena behin eta berriro errepikatzea, horrela betiko gordeko direlakoan, ilusio faltsua, frogatua denez. Liburu klasiko baten aurrean gaude, kontzeptoaren esanahi betean; klasikoa da adin guztietako jendeak irakurri dezakeelako, nahiz eta Stevensonek bere semearentza idatzi zuen; klasikoa da denbora ez delako igarotzen liburuaren orrialdeetan barrena, orain eta hemendik hogeitabost urtera balio bera izango duelako, bere baitan gorderik baitaude literatura klase baten ezaugarri guztiak: akzioa, abentura, heroi onak eta gaiztoak, irudimena.
Ia liburu perfektoa da hau, edozein hizkuntzara itzulirik delarik ere, baita euskaraz ere. Amaitzea sekulako pena ematen duen horietakoa, behin baino gehiagotan irakurtzen den horietakoa.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria