kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Alukiss. Basotik edanez / Antton Olariaga / Askoren artean / Erein, 1992

Gustoa, afizioa, maitasuna Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1993-02-14

Euskal literaturaren munduko idazle eta marrazkilarien arteko loturaren estutasun eta egokitasunaren erakusgarri dugu “Basotik edanez” liburu hau. Idazle baten ideia izan omen zen, izan ere —Anjel Lertxundirena hain zuzen—, liburu honena. Marrazkilariak gogoz eta ilusioz hartua, dudarik gabe.

Egungo idazleak (Anjel Lertxundi, Felipe Juaristi, Joan Mari Irigoien, Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Joxemari Iturralde, Joxe Antonio Artze…) klasiko zaharrekin (Oxobi, Pedro Mari Otaño, Goyhetche, Artutxako Motza…) egokiro konbinatuak, “bestiario” heterogeneo eta heterodoxo samarra osatuz.

Ikusteko liburu ederra, eta irakurtzeko ere atsegina. Eta ikusi eta irakurtzeko ezezik, gordetzekoa ere bai.

Ez dira asko gure idazleek elkarren artean lantzen dituzten egitasmoak. Are gutxiago “Askoren artean” idazten diren liburuak. Kasu honetan, ahaleginak meritu edo balio handiagoa du, idazleak ezezik, literaturarekiko hain lotura estua izan duen beste egile, beste sortzaile batek ere hartu baitu parte, parte garrantzitsua gainera, bera baita, nolabait, izar nagusia. Ohizkoa izan denaren aurka, kasu honetan.

Zakilixut eta Alukissek egunkariaren arruntasunean ezagutu izan dute argia. Baina Olariagak askotan landu izan du liburuen mundu agian samurrago eta gozoagoa. Mundu agian samurrago eta gozoago horretan, ordea, ilustraziogileak ia beti idazlearekiko bizi behar izaten duen morrontza ondo baino hobeto ezagutzeko aukera izan du Olariagak. Oraingoan, ordea, alderantziz izan da. Idazleen lana da, kasu honetan, Olariagarenarenaren inguruan agertzen dena, Olariagarena “apaintzen” duena.

Ohiz kanpoko liburu bitxia. Gustoz, afizioz eta maitasunez ederki moldatua.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak