« “Maria” amona asko dira | Ttu egin zuen »
Alegiak eta poemak / Jules Moulier "Oxobi" / Euskal Editoreen Elkartea, 1993
Iragana Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-02-21
Euskal Editoreen Elkartearen eskutik argitaratzen den “Klasikoak” bildumaren barruan Jules Moulier goitizenez “Oxobi” izan zenaren “Alegiak eta poemak” izeneko bilduma etorri zaigu egun hauetan. Honetara, bada, historiaren ganbaran ahazturik izan dugun beste idazle baten lana ezagutzeko abagunea dugu (berau dugu Mikel Laboak kantaturiko “Ama” olerkariaren egilea).
Oxobi iragan mendearen hondarretan jaio zen, Nafarroa Behereko Bidarrainen, hil 1958an, hirurogei urtetan hil zelarik. Pastoralgile eta poeta, prosa lanak ere egin zuen, hainbat aldizkaritan esku hartu baitzuen. Euskaltzaletasuna Larresoroko apaiztegian ernaldu zitzaion, irakasle Adema, Hiriart-Urruti, Barbier eta A. Abadie izan zituelarik, hots, mende honek izan dituen prosalari bikainenetarik nonbait, nahiz eta Hegoaldeko askorentzat izenok Kanputxeako jainko-panteoikoak baino ezezagunagoak izan (Bizkaitarkeria zahar eta gipuzkokeria berriaren eragin osasungarriak, noski).
Oraingo liburu honetan bildu diren lanak nolabaiteko antologiatzat ere har daitezke, “Nola gauden euskaldun” izeneko pastorala, “Alegiak”, “Haur Elhe haurrentzat”, “Heiatik Zerura”, “Boz-Oihu! Deihadarl Nigar!” eta denetariko poesiak baitira berton. Lan honek gaurko begiez ikusiz gero izan dezakeen okerrena egilearen ideologia date. Hala eta guztiz ere, kritiko, epaimahaikide eta antzeko batek edo bestek liburuari probetxu ona aterako diolakoan nago, dagoeneko idatzirik zer dugun, eta nola idatzia dagoen ere, hobeto jakiteko balioko baitio. Iraganekoak etengabe errepikatzeak bilduma beronetako liburu-azalak bezain gogaikarri izateagatik ezezik iraganekoek oraingoek baino hobeto egin dutelako, zer-eta dagoeneko iragana dena.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi