kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Gauaren muturrerainoko bidaia / Louis Ferdinand Celine / Igela, 1992

Indiferente uzten ez duen nobela Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-02-07

1950.eko abenduaren 21ean epaitu zuten Frantzian Louis Ferdinand Céline, Prousten ondoren mende honek eta Frantziak eman duen nobelagilerik onena. Naziekin kolaboratzea zen salaketa. Baina epaiketa judiziala gertatu baino hiru edo lau hilabete lehenago “Le Libertaire” egunkariak inkesta moduko bat egin zuen artisten, idazleen, argitaldarien artean. galdera sinplea zen oso: “¿Zer iruditzen zaizu Célineri egingo zaion epaiketa?”Bere aldeko asko izan zuen Célinek, kontrakoak ere bai. Eta batzuk erdiko bidean geratu ziren. Albert Camus izan zen horietakoa eta honako hitzekin defendatu zuen bere iritzia: “Nazka ematen dit justizia politikoak…, beraz pentstazen dut bakean utzi beharko luketela Céline, eta epaiketa hori bertan behera utzi. Baina antisemitismoak eta batez ere berrogeitagarren hamarkadakoak ok egiteko moduan jartzen nau”.

Oraindik ere Célineren kasua partikularra da. Urteak igaro dira hari buruzko biografia dezenteko bat argitaratu gabe. Batzuek ez diote barkatzen iraganean kolaboratzaile izana; besteei berdin zaie Célineren ideologia; “Voyage au bout de la nuit-Gauaren muturrerainoko bidea” nobela onesten dute, nobela ona delako. Beti dago hirugarren bidea. Ez da ezer ahaztu behar , baina bereiztu behar dira gizona eta idazlea. Célineren kasuan, dena dela, zaila da oso bereizketa hori. Nola uler daiteke “Voyage au bout de la nuit” idatzi zuenak era berean idaztea “Bagatelles pour un massacre”, panfleto antisemistarik gogorrena, Célineren hitzetan ” gorrotoz betetako panfletoa?. Komikoa edo paradojikoa izango zatekeen liburu hori, gaur egungo ikuspegitik begiratuta ere, II Gerratean hainbeste judutar sarraskitu izan ez balituzte, Célinek bere liburuan erabiltzen dituen argumentoak erabiliz. Céline kontresanez beterik agertzenz aigu. Mirande bezala, baina Mirande harekin alderatuz haur besoetakoa besterik ez da.

Zehaztapen horiek bazter bat utzita, esan dezadan “Gauaren muturrerainoko bidea” oso ondo itzuli duela Matías Mújikak; gaztelerazko zenbait itzulpen baino ederrago da, nire gustorako. Eta ez da liburu erraza itzultzeko. Badirudi mailukadaka dagoela idatzirik. Bere nihilismoan hizkuntza berria erabiltzen du Célinek honetan, konbentzio guztiak suntsituz, eta kaleko argot obszeno, ziniko eta lirikoa ekarriz liburura. Ez zaio edertasunik falta; ezta gordintasunik, krudelkeriarik ere.

Indiferente uzten ez duen libura dugu hau. XX mendeko literaturgintzan eredua jartzen duten horietakoa.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak