« Behin ere galdu ez zutenak | Gaztetxean »
Mundu mingotsa / Josef Skvorecky (Karlos Cid) / Alberdania, 1996
Biktimen trajedia Javier Rojo / El Correo, 1996-11-07
Mundu mingotsa, Josef Skvoreck”-k ipuin bilduma honetan erakusten diguna. Bohemian 30eko hamarkadan eta II. Munduko Gerran gertatutako pasadizoak kontatzen dizkigu idazle txekiar honek, nazien etorrerarekin, eta askoren indiferentziaren aurrean, deportatu eta, gehienetan, desagertu edo hil egin ziren juduen historiak, Daniel-ek (idazlearen alter egoa) ikusi eta jakin zituen bezala. Kontakizunen erroak hor badaude ere, batzutan besoak gerra ondoren luzatzen dira; izan ere, gerra garaian hiltzeko zoriona edo izan ez zutenek horren ondorioak jasan beharko baitzituzten geroago, ia-ia barkamena eskatzeraino kontzetrazio-esparruetan hil ez zirelako. Hauxe da ipuin hauei darien benetako trajedia: hildakoak berak baino errukarriagoak dira bizirik iraun zutenak, hauek heriotz-une hori luzatu, oroitzapenek ekartzen dieten sufrimendua berritu besterik ez dute lortu eta. Biktimen ondoan, aldez edo moldez borreroak izan zirenak ere ikusi ahal ditugu, edo ezer egiteko beldurrez dena ikusi eta isildu egin zirenak. Dena den, kontakizunek ez dute hitz handietarako leku handirik uzten, inoiz giza-sentimentuek zirrikituren bat aurkitzen badute ere. Nahikoa da pertsonaia hauen historia hutsa ikustea, mundu mingotsa zer den jakiteko.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria