« Barrutik kanpora, itzaletik argira | Narrazioaren erritmoa »
Historiarik goibelena / Ford Madox Ford (Xabier Olarra) / Igela. Iruña, 1999
Itxura hutsak Javier Rojo / El Correo, 2000-03-15
Ford Madox Ford (1873-1939) idazle britaniarraren eleberririk ezagunena plazaratu zaigu euskaraz. Gainera, euskal itzulpen honek jatorrizko izenburua berreskuratu dio (Historiarik goibelena) orain arteko edizioetan erabili zenaren ordez (“Soldadu zintzoa”). Kontu bitxia izenburuarena. Lehenengo Mundu Gerra hasi berria zelarik, argitaratzaileek pentsatu zuten halako izenburu tristeak irakurleak atzera bota zitzakeela. Gauzak honela, idazleak ironiaz beterik proposatu zuena onartu zuten haren harridurarako. Eleberrian bi bikoteren arteko harremanak kontatzen dira. Alde batetik Ashburnham senar-emazteak, ingelesak. Bestaldetik, narratzailea eta bere emaztea, amerikarrak. Guztiak aberatsak, eta Europan oporretan egotea beste zereginik ez dutela diruditenak. Narratzaileak kontatzen digu, hitz-aspertu luze batean, nolakoak izan ziren bi bikote horien harremanak bederatzi urtetan zehar. Kritiko batek hipokrita kronikoak deitu die, itxura ona gorde besterik egiten ez baitute, barrutik ustelduta egonda ere. Istorioa piska bat korapilatua da, denboran atzera eta aurrera jauzi egiten baitu, baina, edonola ere, bikain eta dotore idatzita dago. Euskal itzulpenaz berdin esan dezakegu, Xabier Olarraren lanari esker.
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Silueta
Harkaitz Cano
Ibon Egaña
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres