« Pertsona interesgarriak | Idazlearen profila »
Hiltzailea nire baitan / Jim Thompson (Miel A. Elustondo) / Igela, 2006
Neure baitan daude biak Ibon Egaña / Berria, 2007-02-18
Iaz bete ziren ehun urte Jim Thompson jaio zela, eta urteurren horrekin bat etorriz heldu da plazara euskaraz haren lan esanguratsuenetakoa den Hiltzailea nire baitan, euskarara ekarria den Thompsonen laugarrena, Miel A. Elustondoren itzulpenean, eta baita 1.280 arima-ren itzulpenaren berrargitalpena ere. 50eko eta 60ko hamarkadan kaleratu zituen estatubatuarrak nobela beltzaren esparruan lan gorenetakotzat (orain) joak direnak. Literatur sistemen eta kritikarien apetak zer diren, kritikak eta historiek maiz ahaztu duten idazlea da Thompson, Europan 70eko hamarkadatik aurrera ezagun egin zena, Frantziako Serie Noire bildumaren bidez batik bat. Geroztik eta berriki egindako berrirakurketek Hammet eta Chandler-en parean jarri du dute bere lana, nobela beltzaren gailur-gailurrean, alegia.
Thompsonen eleberri beltzek, Hammet edo Chandler-enek bezala, garaiko gizarte estatubatuarraren gainbeheraren (ekonomikoa ez ezik soziala, morala…) lekukotasuna ematen dute. Nobela beltza gizarte ustel baten berri jasotzeko eta haren salaketa egiteko bide bilakatu zen, eta salaketa horretan biolentziaren erabilerak bazuen paper funtsezkorik. Debaldekoa barik, biolentzia estruktural eta orokor baten azaleratzeak dira biolentziaren printzak nobelotan, eutsiezina den bortxa baten azaleratze, eta Thompsonenean are nabariagoa da hori, bere buruari mugarik jarri gabe, agian bere garaikideek baino gordinago eta muturrerago eramanik deskribatzen baitu biolentziaren erresuma. Zibilizazio eri baten testigantza da Thompsonena: “Mundu xelebrean bizi gaituk, umea, oso zibilizazio partikularrean. Poliziak krimenak egiten ari dituk, eta kriminalak polizien lanak”.
Krimenak eta ustelkeriak harturiko gizarte hori erretratatzerakoan, baina, nitasunetik, subjektibotasuna arakatzetik abiatzen da Thompson: hainbat nobelatako protagonista den Lou Ford sheriff laguntzailearen psikologiatik, hain zuzen. Pertsonaia konplexua, anbibalentziaz betea eraiki zuen Thompsonek nobela honetan, eta horrexek ematen dio, besteak beste, sakontasuna, indarra eta irakurketa anitzerako bidea nobelari. Itxuraz jatorra, lagunkoia, apala, baina trauma baten ondorioz amaiera arte zehazten ez den gaitz psikologikoak eraginik bortxarako joera basatia duen pertsonaia da Lou. Sinplekerietatik urrun, epai moralik, erru partiketarik eta irakurketa aldebakarrekorik trabatzen du pertsonaiak, irakurleari galdera franko eginarazteaz bat.
Subjektibitatearen pisu hori indartu egiten du Thompsonek hautaturiko ahots narratiboak eta estiloak ere. Beste lan zenbait bezala, lehen pertsonan idatzi zuen Hiltzailea nire baitan, subjektibotasuna esploratzeko bideak zabalduz; narratzaile ez erabat fidagarria hautatu zuen, halaber, Thompsonek narrazioarekiko eta narratzaile berarekiko distantzia ezartzen duena inoizka, modu ia ironikoan, zalantzak piztuz bai kontatzen denarekiko eta bai konta moldearekiko ere. Fikzioaren gaineko gogoeta egiten du narrazioak kontakizunaren harian, bigarren erdialdean batik bat metafikziora hurbilduz.
Ez da, halaber, ebidentziaren lagun Thompsonen prosa. Elipsiak, interpretazio anitz dituzten pasarteak, erabat ixten ez diren hariak baliatzen ditu, nobela beltzak beharrezko duen intrigaren eragile, baina baita irakurketa ez-agortzaileen fabore ere. Eta asmo horri atxikitzen zaio estiloa ere, narratzailearen emarian, baina are nabarmenago elkarrizketetan. Amaitu gabeko esaldiek, erdizka esandakoek, sinesgarritasun handia ematen diote pertsonaien jardunari, eta ebidentzia eta sinpletasunaren etsai den mundu ikuskera muturreko baten adierazpide bihurtzen dira.
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez
Erroen izerdia
Jone Bordato
Nagore Fernandez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Asier Urkiza
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Jon Martin-Etxebeste