« Paradoxaren bidean | Euskararen orainak »
Bizitza eredugarriak / Txiliku / Elkar, 2006
Pertsona interesgarriak Josu Lartategi / Deia, 2007-02-16
Liburu honetakoak bizitza eredugarriak zergatik diren egileak jakingo du, niretzat ez baita edozein gauza ez pertsona ez kontu eredugarri: nik diot niretzat zer den eta zer ez den eredugarri. Interesgarri eta eredugarri ez baita gauza bera. Ez eta ona eta interesgarria. Filmetan jazo ohi da: “bo… zer moduz filma?”, itauntzen dizute, eta zuk “ba… interesgarria” erantzun, eta gero itaungileak temati, “bai… baina gustatu zaizu?”, eta zerorrek misteriotsu, “bon… ez dut esan gustatu zaidala, interesgarria deritzodala baizik”, eta berak, “ba… zeozertxo gustatu zaizu, orduan!”, eta zuk, hieratismoan zut, “bettu… ez zait gustatu baina interesgarria da”. Galdera auƱamenditarrak, zuzen-gardenak, eta erantzun galaikoak, zeharkakoak eta iluntxoak. Hala omen.
Txilikuren Bizitza eredugarriak hau di-da batean irakurtzen da, eta jakin-minak gorak eta beherak ditu. Egunkarietako asteburuko gehigarri horiek etorri zaizkit akordura, denbora-pasakoak, atseginak, hiritar irakurzale baina ahituaren aisialdian pentsatuak, iragan sasoietako pertsonaiei eta ekintza bitxiei buruzkoak… alditxo batean gaurko egunaz eta ekintza arruntez ahaztu gaitezen, agian. Ez da hori berez txarra, ezta hurrik ere, baina bitxia deritzot euskal literaturan ze arin eta erraz pasatzen garen ohartxo arinetatik kriptografia astunetara. Inpresioa hartzen dut beti tarteko leku gutxi dagoela.
Harridura zaharrez ikusi ditut idazlan honetan duela iraganeko literaturan sarriago erabiltzen zien akotazioak, azalpen unipertsonalak eta egilearen aipu sinkronikoak, non eta kontakizunaren diakroniaren erdian, hots, iragan kontakizunen hurrenkeraren erdi-erdian. Parentesi eta gidoi arteko aipuak ez ditut ondo liseritu, tokiz kanpokoak eta moldatu beharrekoak iruditzen zaizkit; are gehiago, joko erraza ematen zuten ironiaren bidez hausnarketa sinkronikook sartzeko.
Izan, ez da ere liserierraza ez jakitea egia eta gezurraren munduan gabiltzan ala ez, baina nago horrek gehiago duela zer ikusia irakurlearekiko itunarekin, jokoa onartzearekin ala liburua ixtearekin.
Estilo berdintasuna ere ez zait lar egokia iruditu. Ez zehazki monotonoa izateagatik, baizik istoriora eta garaietara eta pertsonaietara eta abar ireki batera moldatuz gero liburu biribila izan zitekeelako. Zentzu horretan, egileak sarreran aipatzen duen Harkaitz Canoren Radiobiografiak hura (Elkar, 1995), askoz “eredugarriagoa” begitantzen zait.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria