kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Beti eder dena / Karlos Linazasoro / Erein, 2006

Paradoxaren bidean Javier Rojo / El Correo, 2007-02-14

Aforismoen liburua idatzi du Karlos Linazasorok “Beti eder dena” izenburuko idazlan honetan. Egia esan, ez dut oso ondo ulertzen idazle batzuek aforismoekiko sentitzen duten atxikimendua, aforismoak gehienetan txapliguaren irudiarekin identifikatzen baititut. Distira handia, zarata eta bolboraren usain mina desagertzen denean, ezereza: halaxe ikusten ditut literaturaren genero txikitzat har daitezkeen aforismoak. Aforismoetan kontrajarpen bikoitza agertzen zaigu oso maiz, azala eta sakona, alde batetik, eta gezurra eta egia, bestetik. Izan ere, gezurrezko azalaren azpian ezkutatzen den sakoneko egia azaleratzen saiatzen dira honelako literatur lanak, eta horretarako, idazlearen eskuetan lanabes bakarra dagoela ematen du, paradoxa, alegia. Linazasorok bide honetatik jotzen du, ezinbestean, eta teknika hori heriotzaz, idazketaz eta bere buruan dabiltzan beste zenbait mamuz aritzeko erabiltzen du. Aitortu behar da batzuetan honelako teknika erabilita esaldi distiratsuak sor daitezkeela. Baina aforismoak hausnarketan sakondu beharrean, ezin diote kritikatu nahi duten planteamenduari ihes egin eta sakoneko egiaren bila doazelarik, azalezko distira baino ez dute erakusten.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak