« Portukoplak | Paradoxaren bidean »
Kontu-jaten / Arantxa Iturbe / Alberdania, 2006
Ahots baztertuak Jon Kortazar / El País, 2007-02-12
Arantxa Iturbek (Alegia, 1964) Kontu-jaten izenburuko liburuan aurkeztu dituen testuetan postmodernitatearen hiru ezaugarri nagusi nabarmentzen dira:
Lehena, emakume anonimoen —haien izenik ere ez baita ematen— ahotsak, ahots desberdinak, eta beraz, ahots baztertuen bilduma egitearena. Aurkeztu idazlea kazetari gisa aurkezten da, kamera baten atzealdean, emakumeei beren bizitzari buruz galdezka.
Liburuaren hitzaurrean, hitz hauexen bitartez azaltzen digu trikimailua egileak berak: “Esaten diet jakin nahi dudala txikitan zoriontsu izan ote ziren. Akordatzen ote diren zer amets egiten zituzten”.
Bada, zorionaren eta ametsen bila abiaturiko ahotsa dugu hemen aurkezturikoa. Ahots bazterturikoak dira kazetari-idazlearen helburua, bizitza arruntak, izenik ere ez duten pertsonen bideak.
Postmodernitateari dagokion bigarrena ezaugarria genero nahasketa izango litzateke. Kazetari lan baten aurrean gaudela esaten zaigu, baina ondoren ahots hauek moldaturik ematen dira. Eta kazetaritzaren aurrean gaudela sinesteko narratzailearen ahotsa besterik ez zaigu geratzen.
Baina ez da inoiz ezta inon ere adierazten esandakoa esan zen moduan emanda dagoenik. Gainera atal bakoitzak, elkarrizketa bakoitzak alde bi ditu: pertsonaiaren omenezko hitz jarioa eta ondoren narratzaileak jartzen duen haren bizitzari buruzko bigarren zertzelada bat, fikziozkoa, batzuetan oso egokia, besteetan pobrea iruditu zitzaidana (Laurogei eta lau aulki izenburukoari jarritakoa, esate baterako).
Hala eta guztiz ere, Iturberen Kontu-jaten liburu honetan, errealitatea fikzio bihurtzeko joera oso ongi egina dagoela esango nuke.
Kontu-jaten honek badu hirugarren bereizgarri bat oso nabarmena, eta liburuaren postmodernitatea berresten duena: generoen arteko nahasmena, hain zuzen ere, ez da soilik errealitate fikzionalizatua eman dela, baizik eta bakarrizketak eta ipuinak (gutun gisa, ala telegrama gisa, berdin dio) nahastu direla testuan.
Ahots desberdinak jasotzeko asmoz, beti ere, eta ahotsen tonuak batzen nagusi agertu zaigu Arantxa Iturbe Kontu-jaten izenburuko bere liburu honetan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro