« Erretzaileen eremua | Ahots baztertuak »
Portukoplak / Kirmen Uribe / Elkar, 2006
Portukoplak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-02-11
Zenbat arrazoi behar duzu liburu bat irakurtzeko? Nik hamaika emango dizkizut Portukoplak eskura dezazun…
BAT. Ura. Urez gainezka dago liburua. Ertzak mela-mela eginda ditu; kontuz ibili, beraz, jabetu orduko bustita amai dezakezu eta.
BI. Ikutuera. Laban egiten dute begiek. Olgatze atsegina da bertara murgiltzen baldin bazara. Begiek laprast egin, eta berbek laztanduko zaituzte. Esku orri gainetik pasatu eta h, eta jota eta ixen mendixkak sentituko dituzu.
HIRU.Augustin Zubikarairena… “Nire kalian atso bi, / zenbat urteko eztakit. / Bata deitzen da Itzontzi, / bestia barriz, Putzontzi”.
LAU. Marrazkiak. Mikel Valverde zoriondu beharra dago. Itzelak dira marrazkiak. Zirri-marra batzuk nahikoak dira Elantxobeko portua ikus dezazun… Mundakako eliz-muturra… edo Karola garabia. Zoragarriak, benetan.
BOST. “Markes baten alaba interesatua / mariñeruarekin enamoratua / deskubritu gaberik bere sekretua / amoriua zeukan barrena sartua”.
SEI. Beste emakume bat… “Ana Juanixe, Ana Juanixe / zein da dauana etxian? / Katalinatxu auzokua da beroi laban dan artian… / Eztona hori Katalinatxu, bizarra dau okotzian”.
ZAZPI. Gizon bat oraingoan… “Gortan dekodaz zazpi zaldi / Zein onena dan hartu bedi. / Jaun Zurianok hartu dau eta / Arin doa herriz herri.
ZORTZI. Gogoeta bat: “…eta inoiz itzuliko balira ere, jadanik, ez dira joan zirenak izango”.
BEDERATZI. Gidaritza-lana. Ezagutzen ez duzun hiri batean biziki eskertzen da eskutik eramango zaituen zizeronea. Liburuak ere badu. Kirmen Uribe.
HAMAR. Baporea. Ikaragarri gustatzen zait berba hau. Baporea. Baforea. Hitz soil bat besterik ez da, eta beharbada ez zaizu nahikoa egingo. Akaso, hitz batetik harago doan zerbait behar duzu. Beste bat emango dizut, bada.
HAMAIKA. Ostarku. Zer ote den? 135.orrialdean duzu.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi