kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Beñat Dardo / Joxan Oiz / Susa, 2006

Idazlearen profila Jon Kortazar / El País, 2007-02-19

Nobela historikoa deituriko genero narratiboaren barneko azpigeneroa da pertsonaia historikoa baten bizitza berreraikitzea, batez ere pertsonaia historiko horri buruz berri gutxi direnean, eta asmakizunerako bidea dagoenean. Egia da, horrela jokatzen denean, generoaren topikoak betetzen duela dokumentu historikoak eman ez duena.

Horrela gertatu de Joxan Oiz (Donostia, 1968) argitaratu duen lehen nobelan. Beñat Dardo eleberriaren mataza nagusia Bernat Etxepareren bizitzan oinarriturik da, hobe baina esaten badugu haren bizitzaz dakigunaz —batez ere kartzela garaia eta horren zergatiak— eta haren bizitzaz ez dakigunaz. Horregatik aukeratu da izenbururako Etxeparek ez zuen deitura bat, Dardo, eta estali benetakoa; izenburuan bertan fikzioa azpimarratu delarik.

Kontakizuna multzo bitan —hiru eranskina kontuan hartuta— banandua da. Lehendabiziko kapituluan, ia nobelaren zabalpenaren erdia betetzen duena, Bernat Etxepare kartzelan dugu eta han ezagutu duen Martin Bereau borreroari bere bizitzaren kontakizuna egiten dio. Bigarren zatian Etxeparek bere liburua argitaratu arte egin duen bidea kontatzen da sei kapitulu laburren bidez. Eranskinean Etxeparek argitaratu gabe utziriko poema baten aurkikuntzaz fikzionalizatzen da.

Zeintzuk dira baina generoak emandako bideak? Elkarrizketa, adibidez. Daturik ez dagoenean pertsonaiak bere bizitza kontatzen du, noizbehinka atzera eginez, baina nobelaren pisua ez doa ekintzaren aldetik, erreflexioaren aldetik baino; kontaketa tradizionala da beste bide bat: narratzaile orojakilea, hutsuneak betetzen dituena; dokumentazioa litzateke beste bat, tentu handiz egin beharreko kontua, zeren nabari da noiz erabili den dokumentazioa (Euskal Herriko inpresoreen historia kontatzen denean, edo Bernard Lehete jaunaren inguruko poetak aipatzen direnean), eta noiz ez, pertsonaiei buruz, edo tokiei buruz informazio orokorra ematerakoan; denboraren erabilera laxoa beste bat da; eta pertsonaien zergatiak garbi ez geratzea: zergatik jarraitzen du borreroak apaiza, generoak eskatzen duen pertsonaia biren interakzioaren izenean ez bada?

Joxan Oizek berebiziko ahalegina egin du errenazimendu garaiko hizkera bat sortzen eta hura bere ezaugarriekin moldatzen. Baina hizkeran jarritako arretak ez du bere bide narratiboa leundu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak