« Pertsona interesgarriak | Idazlearen profila »
Nork bere ozeanoa / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2006
Nork bere ozeanoa Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-02-18
Ozeanoa gauza itzela da, handia, larria da. Nork bere ozeanoa lanean garbi erakusten da denok dugula ozeanoa barruan, sarri bat baino gehiago. Denok gure bazterrak erosionatzen duenik. Ipuin bilduma itxaropen apur baten zantzua utziz hasten da… “Emakumea marrazkiei begira gelditu da, amesten. Ametsetarako ere ordurik eta lekurik aproposenak ez izan arren. Marrazki bihurtzeko ordua noiz helduko zain”. Horixe da esperantzari Xabier Etxanizek utzi dion ozeanoa. Osterantzean in crescendo doan samina da. Tristura lurralde oro okupatzen doan ozeanoa da. Edo ozeanoak. Zenbat heriotza, zenbat haustura, zenbat agur. “Bihotza, ordea, aldaketen zain geratuko da. Ausardia apur bat biltzen dutenerako, hain zuzen”. Amaierak ere mingostasuna uzten dizu. Itxaropen lorratzik ikus diozu horri? Beharbada irudituko zaizu, bai, baina orrialdeotan nabigatu ostean niri neuri itxaropenerako arrasto dena desagertu zait. Hondoratze antzekoa egin du. Ez dut esan nahi Nork bere ozeanoa tristea denik, baina ni triste utzi nau.
Maitasuna hemendik eta handik agertzen da. Maitasun liburua da? Ba beharbada baina izatekotan maitasuna garrazturik duena. Istorio askotan agertzen da amodioa, baina beti akabukoaren izpirituarekin, eta akaberak beti heriotzarekin du lotura. Nahiz eta lerrootan aitorpena egiten duen”… eta jendeak hala uste badu ere tristura eta maitasuna ez dira batere ondo moldatzen”. Beharbada batak ez du bestea maite, ukaezina, baina moldatzera derrigortuta daudela esango nuke. Ezinbestean lotuta daude.
Istorioak amaitu ostean azalari so gelditu naiz. Kafe bi, kroissant bat eta neska baten marrazkia. Ez dirudi horrela kolpe batean oso hitsa. Buelta eman diot azalari eta egilearen aurpegia ikusi dut. Eguzkiak min egiten dio begietan, irribarrerik ez du baina patxadatsua dirudi. Ipuinetako batean irakurritakoa etorri zait akordura… “Munduan zehar ibili izanak eskaini dizu bakarti ozpindu franko ezagutzeko parada. Bakardadeak usteltzen du pertsona (…) Eta orain badakizu bakardadea ere mundu bat dela. Basamortu bat. Ozeano bat. Eta nork berea dauka”.
Bakarrik dago erretratoan, baina ez dauka ozpindu itxura handirik. Engainatu al gaitu egileak? Azken finean, ipuin kontalari bat beti da ipuin kontalaria.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi