kritiken hemeroteka

8.496 kritika

« | »

Hona hemen gu biok / Dorothy Parker (Mirentxu Larrañaga) / Alberdania / Elkar, 2006

Espatularekin Uxue Alberdi / Deia, 2006-07-07

Karmele Jaioren pertsonaietako batek dio, “Amaren eskuak” nobelan, pertsonak milaka aldiz pintatutako altzari zaharren modukoak garela. Altzari zaharrean, azkena eman zaion margo-kapa baino ez du ikusten begiratzen duenak, eta, normalean, ahaztu egiten zaio lehenago beste kolore bat izan zuenik ere. Denborak, baina, karraskatu egiten ditu pinturak. Pinturak ere bai. Hormei eta antigoaleko altzariei margo puskak erortzen zaizkie, eta agerian uzten dute lehenago izan zirena. Halakoetan, hormen atzean, gustu txarreko paper loratuak agertu ohi dira iraganeko garai deserosoak erakutsiz bezala. Lotsatu egiten gara gure ahaideen gustu txarraz.

Dorothy Parker espatularekin aritu da “Hon hemen gu biok” liburuan biltzen diren kontakizunetan, gizakiaren azken pintura kapari karraska. Makillajearen, arroparen eta irribarreen azpian ezkutatzen diren grina txarrak, mendekotasunak, inkoherentziak eta heldugabetasunak azaleratzen ditu uneoro, eta deseroso sentiarazten gaitu ipuin askotan, hormako paper loratu eta barrokoek bezala.

Bikote-harremanez dihardu askotan egileak, min egiten duten horietakoez. Emakumeen gizonekiko dependentzia hitzetik hortzera darabil, inor haserrarazteko beste. Emakume txolinak, dependienteak, histerikoak… aurki daitezke orriz orri. Baina haserrea beldur bilakatzen da estereotipo horietan norberak bere alde txolina, dependientea edo histerikoa islatuta ikusten duenean… Paretak berriro pintatzeko gogoa ematen du.

Mirentxu Larrañagak ganoraz ekarri du euskarara. Bitxikeria bat aipatzekotan, harrigarri egiten den zerbait bada itzulpenean: New Yorkeko emakume aberats baten neskame beltzaren herri hizkera irudikatu nahian, goierritarrez berbetan jarri du emakumea itzultzaileak. Azal iluneko neskame goierritar bat New Yorken. Film baterako eman lezake.

Kontakizun zorrotzak dira, argiak, iradokitzen dakitenak. Sarkasmoz eta umorez astintzen du espatula Parkerrek. Erabat gomendagarria. Hori bai, izan margoa eta pintzela eskura, eroritako zatiak berriro pintatzeko: ez dezala inork nabaritu Parker duzunik mesanotxean.

Azken kritikak

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Mikel Asurmendi

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

Asier Urkiza

Guardasol gorria
Lutxo Egia

Nagore Fernandez

Zero
Aitor Zuberogoitia

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak