kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Loroaren teorema / Denis Guedj (Jon Muñoz) / EHU, 2005

Fikzio zientifikoa Mikel Garmendia / Eizie.org, 2006-05-02

Fikzio zientifikoa eta ez zientzia-fikzioa, fikzioa tresna gisa erabilia baita—eleberri bat dugu, beraz— benetako historia, matematikena, kontatzeko. Eleberriaren teknikaz baliatzen da egilea —Jean Gaarder Sofiaren Mundua idazteko bezala—, matematikak urruneko edo arrotz egiten zaizkion irakurleari mundu misteriotsu bezain interesgarri horretara hurbiltzen laguntzeko.

Pierre Ruchek (eleberrian ? r izango denak), laurogeita hamar urtetik gorako liburudenda-jabea bera, bi gutun jasoko ditu aspaldiko lagun batengandik. Gutunekin batera opari bitxi bat: garai guztietako matematika-liburu onenez osatutako liburutegi bat. Ruche jauna Perrete bikotearekin eta hiru semeekin bizi da: Jonathan eta Lea bikiak eta Max, zeinek loro bat salbatzen baitu bi gaizkileren hatzaparretatik eta etxera eramaten. Intriga batean sartuko dira eta intriga hori matematiken historiaren bitartez ebatzi beharko dute.

Liburu honen balio literarioa eztabaidagarria da; ez da, bestela esanda, literaturaz edo eleberri on batez gozatu nahi duen irakurlearentzat aproposena. Badu, aldiz, merezimendu argi bat: garai batean (Grezia klasikoan…) elkar osagarri ziren jakintzaarlo guztiak (matematika, literatura, musika…). Errenazimenduan ere ez zegoen gatazkarik jakintza-arloen artean, guztiz kontrakoa baizik. Oso oraintsukoa dugu, beraz, jakintza-arloen arteko bereizkeria edo dibortzioa: letrak alde batetik, zientziak bestetik. Zentzugabekeria galanta, alajaina! Klasikoek berek erakutsi ziguten zein estuki lotuta dauden, esaterako, musika eta matematikak, musika eta literatura… harreman horien guztien arteko lokarria estetika izanik.

Gero eta gehiago dira, zorionez, bereizkeria zentzugabe hori gainditu nahirik, jakintzaalor horietan barnatuz esperimentatzeari ekin dioten idazleak, jakintza-alorren arteko konbinazio interesgarriak eginez literaturari berez duen izaera zabal eta oro hartzailea emanez. Horietakoa dugu Denis Guedj idazle matematikoa edo matematiko idazlea, zeinek matematiken mundu ezezagun bezain erakargarrirako sarbidea ematen digun Loroaren teorema eleberriaren bidez.

Euskarazko bertsioak primeran kurritzen du euskarak berezko dituen egiturak egun gero eta finkatuago dauzkagun molde, joskera eta lexiko modernoarekin egoki uztartuz. Lan bikaina egin du alde horretatik Jon Muñoz-ek Juan Garziaren laguntza beti estimagarriarekin. Espero izatekoa da horrelako lanen bitartez —eta beti ere irakurleon konplizitatearen eta onespenaren bitartez— euskarazko sintaxia jadanik aski finkatua dugun bezala, lexiko teknikoa ere (“aieru” matematikoak…) gero eta finkatuagoak eta desanbiguatuagoak gelditzen joatea.

Aportazio interesgarria, horrenbestez, gazteentzat —eta ni bezala matematika kontuetan ezjakin samarrak garenontzat— Matematiken historian barneratzeko eta historiako matematikari handienen bizitza —alde humano eta guzti— ezagutzeko. Eta ez hiztegi entziklopediko edo testu-liburu akademiko hotz baten bitartez, euskara txukunera ekarritako eleberri baten bitartez baizik. Luxu bat.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak