kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Ecce homo / Laura Mintegi / Txalaparta, 2006

Ezkerra eta eskuina, gure izanaren oreka Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-05

Beste behin ere, hizpide ekarri dudan liburuaren azalak lagunduko digu berau ulertzen. Laura Mintegi dugu egilea, Ecce homo du izena. Horra hor gizakia! —edo pertsona!—. Azal beltzean kafe katilu bat. Azalean ez da pertsonarik ageri, baina Bego eta Jose —bi protagonista nagusiak— kafe, kafesne edo ebaki baten inguruan imajinatu ditzakegu, eleberrian barna bide egiteko.

Liburuaren funtsaren inpresioa aurrerago emanen dut, mintzo nadin formaren gainean abiaburuan. Liburua berezia da eraikuntza aldetik. Bi egitura antolatu ditu Laura Mintegik bere asmoa taiutu eta gauzatzeko. Hasteko, pertsonaien pentsamendua aldika eman ditu, bi zutabetan eman ere, paragrafo apurtutan emana, bat ezkerrera eta beste eskuinera paratuta. Bego ezkerretik eta Jose eskuinean. Lehen, bigarren eta hirugarren atalak halakoak dira, laugarren eta bosgarrena, berriz, beste protagonistekin batera Begok eta Josek bizi duten istorioa harilkatu du idazleak.

Formaren aldetik bitxia dela esango nuke, bitxia baino lagungarria eta emankorra. Emaztearen —Begoren— pentsamendua liburuan ezkerretik dator, dator diot, mugimenduan, eta bizitzan eta politikan ere halaxe datorrela eta halaxe delakoan nago: progresistagoa, aurrerazaleagoa. Eskuinean dago gizonarena —Jose—, dago diot, egonean beti, gaur gaurkoz gorago dagoena ere, egonago baitago. Iraun, boterearen lema.

Nik horren laburrean azaldu nahi dudana baino konplikatuagoa da Laura Mintegik adierazi nahi diguna, jakina. Izan emakume izan gizon nola jokatzen dugun jarduera publikoan aztertu eta kontatu digu egileak. Buruaren eskuinaren edo ezkerraren eraginez, genetikaren edo heziketaren eraginez, ezberdinak gara gizon-emazteak.

Izaera ezberdinekoak esan nahi dut, ez eskubide ezberdinak dagozkigula. Gizonok arrazoian oinarritzen dugu gure jarrera eta jokamoldeak, emakumeek senean gehiago. Badira “gizon emakume direnak” eta alderantziz ere, alabaina. Senaz ari naiz. Arrazoia, gaur egun, sena baino xahutegia edota agortuegia den aldetik, sena gailendu beharko ote litzateke arrazoiarekiko, guztion onerako?

Istorioa ez da liburuaren garrantzizkoena, garrantzizkoena emakume eta gizonaren arteko hartu-emanetan oreka lortzea da. Tira hori da liburuari iradoki diodan inpresioetako bat. Politikaz eta maskulinitateaz idatzia izanagatik, feminitateak ere badu munta liburuan. Gaurko munduan dagoen gai nagusia dela esango nuke, iraultza inon ematen ari bada, emakume eta gizonaren arteko harremanen esparruan ari baita, nire uste xumean.

Liburuak, eleberria gisa plazaratua baina saiakeratik asko duenak, beharrezko den iraultza horren bide eta berri ematen dizu. Benetan, behin irakurria dut eta berriz ere irakurriko dudan behar eta desioz diotsut. Kafe baten inguruan edo kaferik gabean, liburura hurbiltzeko nire gomendioa duzu irakurle lagun hori.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak