« Ezkataz gain edota azpian, emakumea borborka | Gero eta gehiago dira »
Hildakoen entziklopedia / Danilo Kis (Monika Etxebarria) / Alberdania / Elkar, 2005
Generoez harantzago Mikel Garmendia / Eizie.org, 2006-04-03
Aurretik idatzitakoa ezagutzea ez dakit ezinbesteko baldintza den ezer idazteko. Zernahi idazteko ez, bistan da, baina bai ordea literaturan ekarpenen bat, hots, aurrerapausoren bat egin nahi izatez gerotan. Eta Danilo Kisen eleberri honetan ezer nabarmentzen bada horixe da hain zuzen, ondo presente baitago liburu osoan zehar aurrekoen heredentzia literarioa eta jakintzazkoa. Helburua ere horixe baitu, besteak beste, Kisek: helburu entziklopedikoa.
Bederatzi kontakizunek eta hitz-atze batek osatzen dute liburua. Danilo Kisengana aurrenekoz hurbiltzen denarentzat lehenik hitz-atzea irakurtzea onena, egileak berak jarriko baikaitu bere asmo, iturri eta abarren jakinaren gainean. Eta asmoez ari garela, ezin aipatu gabe utzi Kisen asmo nagusiak: generoak gainditzea, estiloaren gailentzea eta literatura osoa ez ezik, jakintza eta mundu osoa biltzeko helburua. Anbizio handiko helburu horiek Borges eta Flaubert dakarzkigute nahitaez gogora.
Kontakizunak arras desberdinak dira erregistroz, formaz eta estiloz; batuta daude, ordea, elkarrekin bai gaiarengatik —herio—, bai eta kontakizun bakoitzaren amaiera hurrengoaren hasierarekin lotuta dagoelako zenbait keinu formal nahiz tematikoren bitartez. Detaile oro baita garrantzitsu Kisen idazketan. Hala, bederatzi kontakizunetako bat (“Hildakoen entziklopedia” izenekoa, hain zuzen) eleberriaren barruan txertatutako beste eleberri bat dugu aldi berean. Polifonia bat dugu aurrean, estilo eta erregistoren polifonia, beti ere osotasunaren, asmo entziklopedikoaren bila. Ez, ordea, asmo entziklopediko hutsa, espiritual edo onkologikoa baizik, gai nagusia —heriotza— behin eta berriro errepikatzen baita historia osoan. Errepikapen hori konkrezioaren bidez gainditzen du Kisek. Hala, esate baterako, banitateari buruz irakur daitekeen gauzarik interesgarrienetakoa aurki dezakegu “Maisuaren eta ikaslearen istorioa” kontakizunean.
Ez du lan txikia hartu bere gain Monika Etxeberria itzultzaileak Kisen obra hau itzultzen, zail izango baitzuen, noski, jatorrizkotik nahi beste aldentzea, distantzia gehixeago hartzea. Gertutik jarraitu behar horrek detaile guztiak zaintzera eraman du eta nabarmentzekoa da, alde horretatik, adjetibazioan egindako ahalegina.
Literaturaz eta bizitzaren ikusmolde berezi batez gozatzeko aproposa benetan “Hildakoen entziklopedia”, asebetegarria.
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez