« Galduta | Herritarra »
Brooklyngo erokeriak / Paul Auster (Oskar Arana) / Alberdania, 2006
Auster-en magia Javier Rojo / El Correo, 2006-04-26
Paul Auster-en azken nobela ia batera agertu da gaztelerazko eta euskarazko itzulpenetan. “Brooklyngo erokeriak” izenburuarekin argitaratu da eta Oskar Aranak burutu du itzultzeko lana. Nobelan Paul Auster-en literaturaren ezaugarri ezagunak agertzen zaizkigu, idazle amerikarraren literatura bere-berea egin dutenak: narrazio baten barruan beste narrazio batzuk, ia agertzen diren pertsonaiak bezainbeste; kasualitatearekin egindako jolasak; literaturaren gaineko aipamenak; pertsonaien izen bereziekin eraikitako erlazio bitxiak… Hori guztia eskaintzen du liburu honek, non kontatzen baita nola bueltatzen den protagonista (Nathan Glass) New Yorkera, hiltzeko leku egoki baten bila.
Nobela, neurri batean, pertsonaia batzuei agertzen zaizkien bigarren aukerei buruz aritzen da, bizitza bera bigarren aukera handia baino ez baita leku baten bila ari diren pertsonaia galdu horientzat. Paul Auster ilusionista da literatura egiten duenean, eta ilusionismoak eskatzen duen moduan, irakurlea begiak zabalik eta sineskor sartzen bada proposatzen zaion jokoan (eta ez dago beste biderik joko horretan sartzeko) haren magian harrapatuta geratuko da.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria