« Gandiagaminez | Bizitzaren argia »
Azken apeza / Piarres Aintziart / Elkar, 2005
Erlijioa eritasuna bihurtzen delarik Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-03
Azken apeza eleberrian barrena sartzeko, azaleko irudiei behatzea gomendatzen dizuet. Joan den mendeko Iparraldeko herri klasikoaren irudi mosaikoa begitandu dugu: berean, Frontoia edo Plaza. Eliza. Eskola. —Eskola laikoa, pentsu, iraultzaz geroztik—. Harrizko gurutze bat —harrizko herri honen ezaugarri— eta Apeza. Apeza edo apaiza, ezinbesteko figura Iparraldean familiak nahiz Elizak jokatu duen rola ulertzeko. Alta, Estatua laikoa izaki.
Apezaren planta eta begirada gizon nekatu batena dira. Halaxe dugu ere Paskal Ipuru protagonista. Irudiko apezak Andde Abittu apeza zena gogorarazten digu. Biak ditugu hizpide, propio. Eta egilea euren artean ageri. Izan ere, Piarres Aintziart Paskal Ipuru protagonista bera izan bailiteke, ñabardurak ñabardura betiere. Edota Andde Abittu bide berean ibilitako eta hildako benetako laguna ere. Literatura errealitatetik nahiz fikziotik elikatzen baita.
Azken apezan errealitate hauxe irudikatu ahal izan dugu: Paskal Ipuru mutikoak —11 urte zituela— apez joateko deia jaso du. Jainkoak deitua edo —bere ingurukoen eragin peko— deiari jarraikiz, funtsean nora zihoan ez bazekien ere, joan badoa. Erlijioaren garrak bidea argitu nahiz itzali egin diezazkiguke, baita, bidez bide, eritu ere. Kasuon, erlijioa eritasuna bihurtu zaio Paskali.
Elizaren itzala aurkitu dugu Iparraldeko erretratu honetan, literatura edota fikzioan Eliza molde beltzean agertu zait niri. Egileak Eliza guztiz kritikatzen ez duen arren, egilearen belaunaldikoek jasan zuten Eliza mota bai behintzat. Erreala beraz.
Paskalen ondoan Gilen, Ximun, Maria lagunak aurkitu ditugu, baita ezinbestean haren aita eta ama. Eliza, Paskal apeza eta gazteen arteko ikusmolde kontrajarriak atzeman ere, Gilen abertzale gartsua tarteko izaki. Iparraldea ez da Elizaren inguruan soilik islatu, frantses nazionalismoak ere eragina izan baitu. Paskal Aljeriako gerran izan zen, eta bertan bizitakoa gaitza izan zela hauteman dugu, pertsonen izari ikaragarria bere barnean irudikatu ere.
Handik itzultzean abertzaletasuna piztu zaio Paskali. Paskal apezak, frantses kulturan murgildua bizitakoa, bi ama izan ditu ordura arte: Eliza eta Frantzia. Euskal Herria ahantzia eta baztertua bizi izan da, txikitan ez zioten maitatzen erakutsi. Drama izugarria darama bere baitan.
Tira, erran bezala, liburuak autobiografia airea du eta halaxe dakar airea ere, zirimolan. Piarres Aintzartek bere baitan iraganean errotu zituenak iradokitakoak dituzue eleberrian.
Hara, pista asko eman dizuet, ezta? Segi zuek aitzina.
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Pleibak
Miren Amuriza
Mikel Asurmendi
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez