« Profeta eta bere herria | Tradizioaz »
Jakob von Gunten / Robert Walser (Edorta Matauko) / Erein, 2005
Mendeko fidela Javier Rojo / El Correo, 2006-02-08
“Jakob von Gunten” izeneko gaztea Benjamenta Institutura doa, bertan ikaslea izateko asmoz. Ikasi, ordea, gutxi egingo du bertan, delako institutu hori porrotean trebatzeko ikastegia baita. Honelako hasiera du Robert Walser idazle suitzarrak (1878-1956) protagonistaren izenarekin berarekin bataiatu zuen nobelak. Izan ere, “Jakob von Gunten” izenburua duen liburu honetan (1909), lehenengo pertsonan eta egunkari bat izango balitz bezala, protagonistak ikastegi bitxi horretan bizi izandakoak kontatzen baitira. Bertan ikasleek gauza bat besterik ez dute ikasi: nola izan mendeko leialak, besteren zerbitzuan aritzen diren morroiak. Nobela hau irakurtzerakoan ezinezkoa da irakurketa alegorikoa saihestea, eskola horretan laburbiltzen baita gizakiek jasaten duten bilakaera, gizartea den makinarian izatea tokatu zaien pieza apala izan arte. Gauzak horrela, askotan ergelenak izaten dira aurrera ateratzen direnak, egoeraren kontzientzia ez dutelarik. Azkarrak, ordea, egoeraz oso ondo jabetzen dira, eta ironia edo zinismoz jokatzea beste irtenbiderik ez zaie geratzen. Nobelak, neurri batean behintzat, espresionismoaren aztarnak ditu, eta batzuetan umorea ere ez du falta, irribarrea ezpainetan izozturik gelditzen bada ere.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez